BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

El martes supimos que el Tribunal Supremo español ha condenado a tres años de prisión a ocho de los activistas acusados de participar en la protesta ante el Parlament en junio de 2011, el día en que la Cámara catalana aprobaba unos presupuestos con grandes recortes. En concreto, los hechos se remontan al 14 y 15 de junio de 2011, durante una concentración convocada por el 15M ante el Parlament contra los recortes sociales. Hoy en Kalegorrian hemos charlado con Ruben Molina, uno de los condenados por el Supremo.

Eguerdiko 14:00ak aldera iritsiko da Algortara Korrika. Zain harrapatu dugu Miren Bego algortarra, Axkorri auzokoa, baserritarra, Ikastolan lan handia egindakoa eta txerribodetan aditua.

Korrika Bizkaian barna dabil gaur. Arratsaldeko 19:00ak aldera iritsiko da Santurtzira. Bertako Mamariaga auzokoa den Iñaki Casaresekin hitz egin dugu. Soldaduskatik bueltan 20 urterekin ikasi zuen euskara, AEK-ko irakasle ere izan da urtetan eta gaur egun Udal Euskaltegiko sarreran egiten du lan.

CAN, Idoia Nievesen dimisioa, Volkswageneko IVA eta orain Osasuna etorri da. Diruaren erabilera desegokia egin izana eta partida batzuk erosi izana leporatzen zaio talde gorritxoari. Presidente ohiak, zuzendaritzako kideak, jokalariak deklaratzera eta batzuk espetxera. Osasunako bazkide eta jarraitzaileak nola bizitzen ari diren jakin nahi izan dugu. Horretarako, Edurne Ustarroz bazkide eta jarraitzailearekin eta Aritz Ibañez zalearekin hitz egin dugu.

Antsoainen izandako gertakariari begira jarri gara gaur tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin. Miren Peñak bere buruaz beste egin zuen larunbatean, langabezian geratu eta hipoteka ezin ordainduta baldintzak berriz negoziatzeko Laboral Kutxak ezezkoa eman ostean. Gurean zabaltzen ari den arazo sozial honetaz, etxe kaleratzeen aurka sortutako mugimenduaz eta eragiteko aukerez gogoeta egin dugu.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen da gaur Terrorismoaren Biktimen Memorialaren lehen harria jartzeko ekitaldian. Ppren ekimen berri honek ETAren biktimak soilik hartzen ditu kontutan eta Frankismo garaikoak, gerra zikinarenak edota poliziarenak baztertzen ditu. Horregatik, Memoria Historikoaren aldeko eragile desberdinek elkarretaratzea egin dute gaur, Rajoyren bista probestuz, Espainiako Gobernuak biktima batzuk “diskriminatu” egiten dituela salatzeko. Guk, protesta hasi baino zetxobait lehenago, Josu Ibargutxi Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako bozeramalearekin hitz egin dugu.

Esta mañana en “España y más allá” el periodista Alberto Pradilla ha analizado los resultados electorales en Andalucia desde diversos puntos de vista. Hoy mismo ha firmado un artículo sobre este mismo tema en el diario GARA, en el que comienza afirmando que “el sistema bipartidista aguanta en Andalucía pese a la irrupción de Podemos y Ciudadanos” y añade que “es cierto que los números no son extrapolables al Estado, pero la foto servirá para afinar estrategias”.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »