BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Mediabask-en lehen alea jada kalean da. Ostegunero aterako den astekaria da. Goizeder Taberna, mediabask-eko erredakzioko koordinatzailearekin solastu dugu.

Martxan da Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala. Tokikomek, Topaguneak eta Euskalerria Irratiak sortu dute auzolanean. Komunikazioa eta komunitatea ditu ardatz. Euskalerria irratiko Juan Kruz Lakastak xehetasun gehiago eman dizkigu.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Iñaki Anasagasti y Maite Ubiria.

Esta mañana en Kalegorrian hemos analizado la delicada situación del Osasuna y el proceso judicial en marcha contra exdirectivos del club rojillo y lo hemos hecho con dos periodistas que siguen muy de cerca todo este asunto; Aritz Intxusta y Natxo Matxin, ambos del diario GARA.

IMG_20150311_084752495Ostegunero begiratzen diegu garaiko eta bertako produktuei Lierni Elortzaren eskutik. Udaberri zantzuak izan ditu aste honetako kronikak udaberriko zizen agerpenarekin eta landareen agerpenarekin. Lurra landu eta erein eta landatzeko garaia honakoa, Ordiziko zein Donibane Lohitzuneko azoketan topatu daitezkeen landareak nabarmendu dizkigu Elortzak.

“Dena erabaki, dena aldatzeko” leloa hartuta mobilizazioak deitu dituzte larunbat honetan Bilbon eta Iruñean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna bultzatu eta egin duten ehundik gora eragile sozial eta sindikalek. Bertan parte hartu duten sei eragiletako lagunekin hitz egin dugu eta gutunaren garrantziaz, bakoitzak bere borroka eremutik egindako ekarpenaz eta aurrera begirako urratsez galdetu diegu. EHNE sindikatuko Unzalu Salterainekin, Askapenako Walter Wandelinekin, Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin, Kitzikaneko Ibai Fresnedorekin, Nafarroako Osasunaren plataformako Iñaki Morenorekin eta “Mujeres del Mundo” taldeko Txefi Roco Sanfiliporekin hitz egin dugu.

Hauteskunde giro betean sartuta gaude Euskal Herri osoan, kanpainan Ipar Euskal Herrian eta zerrendak osatu eta programak isten Hego Euskal Herrian. Ordezkari politiko izateko profila aldatzen ari da, sekula alderdi politikoetan edota erakundeetan ibili ez diren pertsonak nagusitzen ari dira. Agintea ere eraldaketa prozesuan al dago? Galdera horren jiran aritu gara tertulian Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolariarekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »