BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Nork ez ditu Tarantinoren pelikulak eta soinu bandak ezagutzen. Mundu mailan ezagun diren doinuak ekarri dizkigu Gaizka Izagirrek. Reservoir Dogs, Pulp Fiction, Kill Bill, Inglorious Bastards eta Django filmeetako doinu paregabeak. Donostiako zinemaldiko azken albisteak, The Missing telesaila eta gaur estreinatuko diren pelikulak aztertu digutu: Un día perfecto, Lilting eta Papusza.

Bilboko Aste Nagusian euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko aldarria presente egon da. Aurten ere manifestazioa egin dute eguerdian, oraingo honetan espetxean gaixo larri dauden presoen senideek deituta. Mari Feli Etxeandia, Joxemi Etxeandia presoaren arrebarekin izan gara. “Espetxe politikak presoen oinarrizko eskubideak urratzen ditu, eta zer esanik ez gaixotasun larri bat duzunean” salatu du Mari Felik. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du besteak beste Joxemik, eta laguntza psikologikoa jasotzeko oztopo asko ditu. “Gaixoen eta orohar presoen egoera krudelarekin amaitu behar dugu, eta horretan denok egin dezakegu zerbait” gaineratu du Mari Felik.

Duela 50 urte Arguedaseko La Peña menditik bidali zituzten leizeetan bizi ziren pertsonak. 100 urtez bertan egon ziren kanpotik joandako langileak. Ondoren, bideak eta leizeak itxi zituzten. Orain ordea, Arguedaseko herriak leize horiek berreskuratu eta bixitatzeko aukera dago, bai bixita gidatuetan edota norberaren aldetik.

Askapeñak urtero bezala egun internazionalista antolatu du gaurko. Itsaso Lekuona konpartsakideak adierazi du inoiz baino handiagoa izatea nahi dutela, Askapenaren kontrako epaiketa izango delako urrian, eta Askapeñaren ilegalizazioa eskatu duelako fiskaltzak. Egun internazionalistan kanpoko herrietatik etortzeaz gain, aldarrikapen internazionalista egin dute. Gaur bazkaria, kontzertuak eta kalejira izango da Askapeñan.

Ez obeditu inori eleberriaren egilearekin, Mikel Peruarenarekin izan gara. 2009an argitaratu zen eleberria, baina horiek irakurri eta horiei buruz mintzatzeko inoiz ez da berandu. Gertakariak Donostian daude girotuta, XIX. mendearen azken urtetan, jatorri ezberdineko hiru pertsona elkartu eta Espainiako monarkiaren kontra egiteko konspirazioan hasten dira. “Nobela idazteko haria aurkitu, pertsonaiak eta kontatzeko modua finkatu eta orduan hasi nintzen idazten” adierazi du Perurenak. Idazkeran ere, duela ehun urteko kaleko hizkuntza kontuan hartu zuen Peruarenak.

Senegal baie de Dakar 800x600.jpgErik Aznalek Senegalera eraman gaitu gaurkoan. Euskal Herrian bizi diren senegaldarrekin ez ezik, bertan egon diren euskaldunekin ezagutu dugu Afrika kostaldeko herri aberats hau. Herritarrak eskuzabalak dira eta baliabide gutxi badituzte ere, beti daude eman eta laguntzeko prest.

Amaiurko diputatu Xabier Mikel Errekondorekin aktualitateko gai asko aztertu ditugu. Alde batetik, Espainiako gobernuaren aurrekontu proiektua hauteskunde aurretik onartzeak, datorren gobernua erabat baldintzatuko duela ohartarazi du. Bestetik, ezker independentistaren jardunari begiratuz, ahalegin eta proposamenak egin dituztela, eta aurrerantzean ere ildo beretik jarraituko dutela Madrilen adierazi digu. Hori bai, nabarmendu du Espainiaren haustura demokratikoa eman behar dela, eskubide gehienak murriztu direlako. Zerrenda bateratuari dagokionez, egungo testuinguruan jarriaz “fronte zabalari begira planteamentua zentzuduna da eta denok hausnartu behar dugu posible izango ote den”.

Bilboko Aste Nagusia aurrera doa eta gaur gurean Txori Barroteko Ibai izan dugu. Falta direnak gogoan dituzte egiten diren ekimenetan. Euskalgunean beste konpartsekin egunero antolatzen dituzte adin guztientzako ekintzak, jai herrikoi eta parte hartzailea izateko helburuarekin. Nabarmentzekoa egunero konpartsan egiten duten elkartasun keinua ekimena. Sortzaileek zerbait berezia egiten dute falta direnentzat. Gaur rap musikariak egongo dira.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »