BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Karelean saioan ostiralero zinemari eta telebistari zabalduko diegu tartea. Telesail, film eta askotariko ikusentzunezkoez mintzatuko zaigu Gaizka Izagirre. Gaurkoan “blockbuster”-ak izan ditugu hizpide, Mr Robot telesaila gomendatu digu eta hiru zine-estreinaldi ere izan ditugu mahai gainean: Inside Out, True Story eta Amy.

BASKLINK Karelean saioan ostiralero Basklink plataforma digitaleko Leire Agirrezabalekin izango gara. Euskal Herrian barna plan ezberdinak proposatuko dizkigu berak, bitxikeria eta ohitura zaharren inguruko azalpenez lagunduta. Gaurkoan Getarian izan gara. Gipuzkoako kostaldeko herri honetan jatetetxeetako parrillak kalean daude, ez jatetxeko sukaldean. Bitxikieria honen inguruko azalpen historikoa eskeini digu Agirrezabalek.

Después de largos meses, al final CDC y ERC han logrado el acuerdo y han acordado presentar una lista unitaria de cara a las elecciones del 27 de setiembre. Hemos analizado el citado acuerdo con Roger Mateos, subdirector de la sección de política del diario ARA. También le hemos preguntado sobre la situación en la que se encuentra el proceso independentista catalán.

Hemos analizado la actualidad política de Grecia con Hibai Arbide, periodísta vasco que se encuentra en Atenas. Después de que el gobierno de Tsipras haya alcanzado un acuerdo con la Troika Arbide cree que “se ha reforzado la visión neoliberal de que no hay alternativas, de que la única forma posible es el gobierno de una minoría en contra de los intereses de la mayoría”. No obstante, subraya que “a pesar de las decepciones, de las derrotas, esto no acaba aquí”.

Uda honetan, Karelean saioan, ostegunero munduko txokoren batera joango gara Erik Aznalen eskutik. Munduan barna dabiltzan euskaldunekin izango da Erik. Gaurkoan, Ameriketa Estatu Batuetara eta Kanadara joan gara.

Ariane Kamio eta Axier Lopez GAR eta Argiako kazetariekin izan gara gaur tertulian. Nafarroako gobernu berriaren osaketa, Katalunian CDC et ERCk lortu dute akordioa, Entzutegi Nazionalak GALeko biktimei kalte-ordaina ukatu izana eta azkenik zezenketak izan ditugu hizpide.

Pasai San Pedron, Albaola itsas kultur faktoriak “Arpoilariak” bertso-trama antolatu du biharko, 20.00etan. Bertsotan Amets Arzallus, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Julio Soto ariko dira, tramagile lanetan, berriz, Jon Maia. Berarekin izan gara biharko bertso saioaz hizketan, baita Albaola faktoriaz eta Euskal Herriaren itsas-hondare zabalaz ere.

Josu Muguruza Madrilen tiroz hil zuten HBko diputatuaren alaba eta Egiari Zor Fundazioko kide Ane Muguruzaren esanetan oso larria da Espainiako Entzutegi Nazionalak GALeko biktimei kalte-ordainak ez ematea erabaki izana. Muguruzaren esanetan estatu espainiarrak ez du eragin duen kaltea, mina eta sufrimendua onartu nahi. Edonola, helburu horiek lortzeko lanean segiko dutela baieztatu digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »