BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Aste honetan Barakaldon jaio berria zen gaztetxeko zerraila aldatuta esnatu ziren bizilagunak. Barakaldoko Gazte Asanbladako Garazi Alvarezek “kasua arraroa da, oharrean ez zegoen epaitegiaren zigilurik, ez da desalojo normal bat izan” aitortu du. Alvarezek azpimarratu du “gure proiektuak aurrera ateratzeko gaztetxe baten beharra dugu, espazio askea. Jabetza pribatuaren eta espekulazioaren kontrako ekintza zuzena bezala ikusten dugu okupazioa”. Udalak ez dela inplikatzen, oztopoak jartzen dituela soilik salatu du Barakaldoko gazteak.

Azken asteetan egin dugun saioak noski izango du jarraipena. Gure ontziko kareleanetik jardun gara udako saioa egiten, eta orain Eider Olazarri eta Jon Mikel Fernandezi lemaren ardura pasatuko diegu. Indartsu datoz, datorren kurtsoan datozen erronkei aurre egiteko gogotsu. Orain arte bezala, kalekoa, norbanakoa, eragileak izango dira protagonista. Baita noski kalegorrian posible egiten duten ehundik gora kolaboratzailek. Beraz ez galdu eta entzun gaitzazue astelehenetik aurrera!

Gaizka Izagirre kolaboratzaileak urtea hasi denetik deigarrien egin zaizkion telesailak aipatu ditu. Hamar telesaileko zerrenda egin du. Gaiari lotuta, aste honetan banatu diren Emmy sarietan Breaking Badek merezitako agurra jaso duela nabarmendu du. Donostiako Zinemaldian Euskal Herrian ekoitziriko inoiz baino film luze gehiago estreinatuko dira, sei guztira. Gehiago jakin nahi?

Udako saioko azken solasaldian izan dira Maialen Etxeberria eta Beñat Zarrabeitia. Bihar Barakaldoko BECen hasiko den Munduko Saskibaloi txapelketak dituen aurpegi ezberdinak aztertu dituzte. Bestelakoan, Donostiako udalak hiriko plaza bati Aitor Zabaleta izena jarri izana baikorki baloratu dute. Azkenik, jaiekin lotuta Hondarribiako alardeari buruz hausnartu dute.

Ezetz asmatu zein den Pettik KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Espainiako auzitegi nazionalean aurki epaiketa politiko gehiago izango dira. Tartean 2010. urtean sarekada ezberdinetan atxilotutako 28 gazte independentista epaituko dituzte. Irailean hasiko den epaiketaren atarian Eneko Villegas auziperatutako batekin izan gara. “Urduri gaude, ez dakizu zer gertatuko den, edozer espero daiteke” aitortu du. Atxiloketa, inkomunikazioa, tratu txarrak… guzti hori gogoratzea gogorra egiten zaie, baina “herritarrek eman diguten berotasuna ikaragarria izan da, baita sortu diren Libre asanbladetan egiten ari diren lana” baikorki baloratu du. Urte guzti hauetan, etorkizuneko planak ezin egin izatea latza dela ere esan digu Villegasek. Udaran jarritako elkartasun argazki kanpainarekin kontentu dira, milatik gora jaso baitituzte. Epaiketara begira kanpaina indartuko dutela aurreratu digu, tartean irailaren 12ko asteburuan.

Martin Kittoren hirugarren eta azken kolaborazioan deigarrien, kuriosoen egin zizkion mitoak kontatu ditu istoriolariak. Gomatxo arriskutsuak, sexu harremanetan erabiltzen diren objetuak, euskal euroa eta Deustuko Unibertsitateko argazkiaren kasuak aipatu ditu. Norberak atera ditzala kontuak, eta norberak erabaki dezala sinetsi hala ez. Eskerrik asko Martin Kitto zure umoreagatik!

Lakuako gobernuak urtero bezala lehen gobernu bilera Donostiako Miramar jauregian egin du. Hitzordu  hau probestuz, Mugitu! AHTaren kontrako mugimenduak protesta burutu du. Urkulluren irudia gainean zeukan marrazoa egin dute, “era honetan lurraldea hondatu eta baliabide publikoak xahutzen dituen azpiegitura honen logika depredatzailea irudikatu dugu” azpimarratu du Mikel Alvarezek. Zazpi urte igaro dira lanak martxan jarri zirenetik, “bitarte horretan irregulartasun eta iluntasun asko izan dira” salatu du. “Azpiegitura honek ordezkatzen duen jendarte eredua aldatu behar da” azpimarratu du Alvarezek.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »