BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Egun hauetan Baigorrin, nazioarteko hainbat aditu eta ikasle bilduak daude Justizia Trantsizionalari buruzko mintegi batean. Eneritz Zabaleta Baionako Unibertsitatean iraskale dena, bertan izan da. Berak azaldu dizkigu mintegiaren xehetasunak eta baita Justizia Trantsionalari buruzko azalpenak eman. Azken urte hauetan gatazka bizi duten herrialdeetan sarri aipatu da justizia trantsizionala, konponbide metodo moduan. 4 dira oinarriak: egia, aitortza, zigorra eta gertatutakoa berriro ez gertatzea.

Aspaldiko eztabaida da gatazka guneetatik heldu diren argazki eta irudien tratamendua. Israelgo ofensiba dela eta irudi gogorrak ikusi ditugu egunkari, telebista eta sare sozialetak. Hilotzak, zaurituak…non dago  muga? Zer lortzen da horrelako argazkiak kaleratzerakoan? Zer nolako ardura dute bertatik zuzenean informatzen duten kazetariek? Gaiak badu zer errana. Berriako kazetari Jon Ordoñez eta Bostok Photo-ko Gari Garaialde argazkialarekin izan gara solasean.

Ezetz asmatu zein den Fermin Muguruzak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Gerriak ongi astindu ditugu aurten Kalegorrian saioan. Musikari aunitz izan dira gurera etorri direnak. Zuzeneko kantu artean musikariak hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Eider Olazarrek egin du KARELEAN saiorako urteko kantu kronika.

Astigarragan bizi den Niko Francisko preso politiko ohiarekin hitz egin dugu gaur KARELEAN saioan. Herrera de la Manchan  presondegian eman ditu azken 24 urteak.  Arroz entsaladak, aguakate tostak edo ta gazta frexkoa. Igandeetako hamaiketakoak ere nolakoak ziren kontatu digu.

“Euskara queer da” horrela laburbidu du Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek Amelia Barquin genero gaietan aditua denaren UEUko hitzartzea. UEUk antolatutako “Generoaren tratamendua kazetaritzan. Lanerako tresnak eta estrategiak” ikastaroan hartu zuen parte Barquinek uztaila erdialdean.  “Gazteleraz edo frantsesez ez bezala, ez dago genero markarik. Testu oso bat irakur daiteke protagonistaren generoa zein den jakin gabe”  hori du berezitasun gure hizkuntzak dio Barquinek.  Euskarak ez dauka generorik.  Hizkuntza bat ez da sexita, erabilerak bihurtzen du sexista edota arrazista.

Azken egun hauetan Palenistar herriaen kontrako Israeldar erasoa genozidio moduan definitu dute batzuek. Bertze batzuek, Gazako zerrenda, Varsoviako gethoarekin alderatu dute. Martxelo Alvarezek hamabostero egiten duen LA MEMORIA saiotik elkarrizketa bat berreskuratu dugu gaur KARELEAN saioan. Jose Duran Velasko Sevillako Unibertsitatean Filologia Arabiarrean doktore da,  Bigarren Mundu Gerrako herri judutarraren eta gaur egungo judutar sionisten  arteko diferentziaz aritu da bertzeak bertze. Gazteleraz da elkarrizketa.

Nahiz eta uda opor garaia den,  preso politikoen senideek ezin dute atseden hartu, eta uztaila zein abuztuko asteburuetan ere milaka kilometro egin beharko dituzte. Dispertsioak 25 urte bete dituen honetan, hura amaitzeko aldarrikapena hondartzetara eramango du Etxerat elkarteak. Kostaldeko hondatza askotan deitu dira mobilizazioak, Etxerateko webgunean aurkituko dituzue xehetasun guztiak. Horretaz gain, Mirentxineko furgoneta batek izandako istripuaz ere aritu gara, eta presondegietako errepresioaren inguruan Kepa Arkauz arrasatearen egoera abiapuntu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »