BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Donostiako Piraten bozeramaile Batix Ezeizarekin solastu dugu gaur Jaurlaritzatik jasotako eskutitza dela eta. Bertan, Aste Nagusian portua erabiltzeko debekua jaso dute. Erabaki horren  aurrean harrituta daudela aitortu digu Piraten bozemaileak; hala ere,  ziurtzat jo du aurten La Flamenca guneaz gozatzeko aukera izanen dela.

Abuztuaren 2an amaituko da Mugitu mugimenduak antolatutako AHTaren kontrako martxa. Gernikatik Lemoizera egin dute gaur, eta bidean zela solastu dugu Iñigorekin. Esperientzia oso polita dela aitortu digu, giroa oso ona dela, eta, herriz herri, jasotzen duten ongi etorria hitzez behintzat ezin dela definitu. Martxara batzeko gonbitea luzatu digu ere.

Besteak beste hori oihukatu zuten uztailaren 25ean, Bilboko Decathlon enpresa aitzinean bildutako hainbat herritarrek. Izan ere, urtean 8 jai egunetan  irekitzeko baimena dute saltoki handiek. Herritarren protesten ondorioz kirol dendak ez zituen ateak ireki. Denden ordutegien inguruan, eta Arabako Aldundiak udako hezitzaile bat kanporatu izanaz ere aritu gara solastea Xabi Aizpurua eta Ikoitz Arreserekin gaurko karelean.

Ezetz asmatu zein den Ramon Agirre aktoreak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Asko eta asko dira gure belarrietara iristen zaizkigun istorioak. Zalantzan jartzen dira batzuk, baina herritarren artean zabaltzen doazen neurrian, indarra hartzen dute. Asko kuriosoak dira, besteek barrea eragiten digute… Horietako batzuk kontatu dizkigu Martin Kitto istoriolariak. Gaur drogen gainean zabaldutako mitoak.

Gaur Durangon hasi eta abuztuaren 2an Bilbon amaituko da AHTaren kontrako bizikleta martxa. “Bizkaiko zortzi eskualde igaroko ditu martxa honek, eta eskualde hauetan lurraren defentsan eta egitasmo suntsitzaileen kontrako mugimenduak ezagutuko ditugu” adierazi du Mikel Alvarezek, Mugitu! mugimenduko kideak. AHTak eta gisa horretako egitasmoek jendarte eta ekonomika desoreka eragiten dutela salatu du, ez dituztela herritarren nahiak hasetzen. “Honek suposatzen duen etorkizuneko garapen eredua zalantzan jarri behar da” azpimarratu du Alvarez.

Igande honetan estreinatuko da Xiberoako Garindainen Pier Pol Berzaitz Muskildiarrak eginiko Pastorala. Xiberoan hamarkada luzeetan bizi izan diren buhame familiek integrazioan izandako gatazka sozialak islatu nahi izan ditu. “Noski, Agosti Xahoren borrokak ere ageri dira” aurreratu du Bertzaitzek. Kazeta.info-k egin dio elkarrizketa.

Gaizka Izagirrek, zine eta telesaioetan adituak, Palestinari buruz nazioartean egin diren film interesgarriak aipatu dizkigu. Paradise Now, Inch´Allah, Le cochon de Gaza, Munich eta Une bouteille à la mer izan dira gomendatu dituen pelikulak. Dokumentalen alorrean aldiz, 5 Broken Cameras aipatu du Izagirrek.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »