BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Eibarko azken artisau tapizeroa ezagutu eta erreleboa hartzea erabaki zuten Iratxe Artiach eta Norone Bizkarra durangarrek. Artezi kooperatiba sortu eta tapizeria eta zaharberritzean egiten dute lan. “Etorri jaku zerutik, bixok lanak itxi eta tailerra zabaltzea erabaki genuen” aitortu digu Iratxe Artiachek. Dekoratzaileak dira, eta sortzaileak. Noski ukitu pertsonala ematen die euren lanei. Ekintzaile durangarren xehetasun guztiak kontatu dizkigu Artiachek.

Mikel Arrizabalaga berak aitortu bezala afizioz eta bizioz dugu mendizalea. Ibilaldiak urte luzez idatzi ditu bai liburu, aldizkari eta agerkari digitaletan. Gurean gaur, urteko edozein egunetan egin dezakegun ibilbide bat proposatu du: Baxe Nafarroako Izuran murgiltzen den Haranbeltzetik txangoa, bertan dagoen kapera bisitatuz. Ibilaldiaz ez ezik, inguruak dituen kultur ondareez hitz egin digu Arrizabalagak.

Bbrasil-kolaborazioarasilen berriki Dilma Rousseffen aurkako mobilizazioen arira Brasileko egoera aztertu dugu Martin Mendizabalen laguntzarekin. Protesten zergaitiak aztertzeaz gain hauek zein taldek antolatu dituzten aztertuko dugu. Honez gain Brasilek Amerikako Ekonomian daukan paper hegemonikoaz hitz egingo dugu. Gobernuan dagoen Langileen Alderdiak (PT) politika sozialetan egindako inbertsioak ere hizpide izango ditugu gaurkoan.

Ekian, bioeraikuntza profesionalen elkarteko kidea da Inhar Agirrezabal, eta Arian arkitektura estudioan egiten du lan. Bioeraikuntzaren balioak goraipatu ditu: “urte luzeetan eraikuntzak bidean utzi ditu txertatzen den ingurune naturala eta barruan aterpea eskaini nahi dion pertsona. Osasuna eta ingurumena aintzat hartzen dituen eraikinak egiten ditugu” argitu digu. Jakin nahi gehiago?

Ramontxo Sagarzazuk zazpi urte eta hiru hilabete eman zituen Frantses estatuko kartzeletan, horietatik gehienak Maison d’arrêt egoeran, behin behineko espetxe erregimenean. Ziegan 22 ordu ematen zituen. Bere “eskape” garrantzitsuena ikasketak ziren, eta horretan aritu zen buru belarri. Kideekin egindako borrokaldiez, kolektiboaren garrantziaz, eta herritarrek eta senideek espetxean dagoen pertsonarentzat suposatzen duen indar “txutea” nabarmendu ditu. Halaber, dei zuzena egin die entzuleei, konfidantza edukitzeko presoengan eta jarraitzeko elkartasuna adierazten.

ELA sindikatuko hezkuntza arduradun Xabier Irastorzak gogor kritikatu du pasaden astean Madrilen hezkuntza arduradunek egin zuten bileraren ondoren Cristina Uriarte sailburuak esandakoak. “DBH eta Batxilergoko errebalidak ez dira bertan behera geratu, onarpena atzeratu da soilik” ohartarazi du Irastorzak. Halaber, LHko errebalidek bere horretan jarraitzen dute. Lakuako gobernuak hezkuntza erreformaren aurrean duen jarrera salatu du: “hezkuntza eskumenak goitik behera hartu eta hezkuntza sistema propioa gauzatu ordez, Madrilera begira jarraitzen du Uriarteren sailak” gaitzetsi du ELAko kideak.

“Gozo goza jaiak” lemapean uda hasieran berdintasunean eta askatasunean eraso sexistarik gabeko jaien aldeko kanpaina abiatu zuen Eh Bilduk. Baina zoritxarrez azken hilabeteetan jaietan ez da salbuespenik izan. “Jaiak emozioak partekatzen ditugu, baina intentsitate horretan ere erreproduzitzen da jendartean dugun indarkeria hori” ohartarazi du Nekane Perezek, EH Bilduko nafar parlamentariak. Perezek gehitu du, “icebergaren punta dira eraso sexistak, oinarriko eredua aldatu behar da, etxeko eta hain barneratutako ditugun roletatik”. Amaitzeko, EH Bilduko parlamentariak nabarmendu du norbait erasotua bada, denok garela erasotuak.

2015-08-17 11.58.36Anai arreba oiartzuarrek zuzenean jo dute sortzaileen txokoan. 22 eta 26 urte dituzte, eta txikitatik dute abestea pasio, eta nabari da. Gorka gitarrarekin eskuan, a capela ere abestu digute. Gazteak dira, baina ibilbidea iadanik badute, txikitatik kantuarekin hazi baitira. Oholtzako eta oholtzatik kanpoko kontuak aitortu dituzte. Entzun eta gozatu!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »