BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Sukaldaritza eta ongi jatea beti izan da garrantzitsua euskaldunentzat. Gauden tokian gaudela ere, ongi jaten saiatzen gara. Aukerak ordea, ez dira beti berdinak izaten. Euskal preso politikoek espetxean dituzten bizi baldintzen berri izateko hartu dugu aitzakiatzat sukaldea. Presoek beraiek espetxean egiten dituzten errezetak kontatuko dizkigute. Gaur gurean, Galder Cornago preso ohi donostiarrak Fleury Merogisen pasa dituen zazpi urteetan egin dituen jakien berri eman digu. Baita bertako egunerokotasunaren berri ere.

Aspalditik ezagutzen zuen  Antxon Elosegi Tolosarrak Nestor Basterretxea. Ezaguna da Nestor Basterretxea bera, bere itsurako txontxongilo batekin ateratako argazkia. Antxon Elosegik oparitu zion txontxongilo hori, Tolosan 2012an egin zitzaion omenaldian. Basterretxea zeinen pertsona ona zen nabarmendu digu Elosegik, beti laguntzeko prest zegoela, oso humanoa zela. 82 urte ditu Antxon Elosegiz, saio ederra du, Iruñean pasa ditu Sanferminak.  Hain ongi nola mantentzen den galdetu diogu, eta bere erantzuna hara: azido urikoa ez, azido folkloriokoa duela berak, Nestor Basterretxearen esaldia omen.

KARELEAN saioko bigarren tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin izan gara solasean. Udan gero eta ezagunagoak egiten ari dira musika jaialdiak, EHZ, BBKlive, Jazzaldia, Azkena Rock…aukerak hamaika. Aldatu al da udan festa egiteko modua? Krisian daude erromeriak? Zer behar du kanta batek udako kanta bihurtzeko! Horretaz guztiaz solastu dugu tertulian, eta deialdi bat egin dute gure tertuliakideek: mesedez eta faborez, txosznetako musika berritzea.

Karelean saioa egunero izanen ditugu bisitak. Euskal Herriko kulturgintza eta politikagintzako herritarrak guretik pasako dira ere, baina ez beti gai marduletaz solasteko. Eskari bat egin diegu, haien gustukoa den kantu bat hautatzea.
Donostiako alkateari ere luzatu diogu galdera.

Sanferminetan ohikoak dira “almuerzikoak”:  arrautzak, urdaiazpikoa, txistorra pixkat….baina gaur ordea, Gora Iruñeako Jai gunera hurbilduz gero, bertze herrialdeetako jakiak dastatzeko aukera ere izango duzu. Euskal Herria hamaika Kolorek Gastronomia Txapelketa antolatu baitu. Enpanadak,  paela, cevichea, arepak…gosez behintzat ez zara geratuko. EH 11 Koloreko Beñat Garmendiarekin solastu dugu honetaz guztiaz.

Uztailaren 4an inork espero ez zituen euri jasak bota zuen Baztan aldean. Errekak gainezka egin eta urak herria hartu zuen. Kalteak nabarmenak izan dira,  bai Elizondon eta baita Erratzun ere. Hainbat eraikin izan dira kaltetuak, elizondo zaharretxea geratu da egoera okerrenean, ura sotora sartu baita eta makina aunitz hondatu egin dira. Nafar Gobernutik diru-laguntzarik jasoko ote duten ez dakite, eta baieztatzen badira ez dakite noiz helduko diren.  Auzolanean, ordea, Elizondo eta Erratzu egunerokotasunera bueltatzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Uholdeek utzitako penak alde batera utzi, eta igande honetan baztandar guztiak elkartuko dira orga artean ElizondonBaztandarren Biltzarra ospatzeko.

Koldo Azpiazu Azpillaga ondarrutar adituak asteburuan izan diren arraunketen emaitzak ekarri dizkigu Karelean saiora.

Gaizka Aranguren eta Markel Ormazabal izan ditugu gonbidatu tertulian. Nestor Basterretxearen figura aztertu dute alde batetik, eta bestetik, Iruñeako San Ferminetako azken eguna dela eta, jaien inguruan mintzatu dira.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »