BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Askapenako brigadetako bat Palestinan aurkitzen da, bertakoen errealitate gordina ezagutu, eta Euskal Herriko egoeraren berri ematen. Belengo Aida errefuxiatuen kanpalekutik hitz egin digu Oihan Agirretxe brigadistak. “Asko inpaktatu nau egoerak, baina hau bertatik bertara ezagutu beharra dago” aitortu du. Estatu sionistaren jazarpen etengabea errefusatu du besteak beste. Aurki datoz gurera, han ikusitakoa kontatu eta salatzeko asmoz. Dei zuzena egin die herritarrei: “boikot kanpainan parte hartu, eta Palestinari elkartasuna adierazteko parte har dezatela herritarrek, giltza hemen baino, nazioartean dagoelako”

Espartinak, alpargatak, puri-purian daude azken urte hauetan. Ez da beti horrela izan, ordea. Maule, Zuberoako hiriburua, dugu horren adibide. XIX eta XX. mendean herriko ekonomiaren motorra izan zen espartigintza, baina sektorearen gainbehera etorri zen ondoren. Ez dute erabat galdu ordea ofizioa eta besteak beste, abuztuaren 15ero, espartinaren festa ospatzen dute. Ostiralero bezala Basklinkeko Leire Agirrezabalak proposamena egin digu astebururako, gaur Maulera joan gara!

Arantzako Barnetegian topatu dugu Leo, kubatarra jaiotzen, orain Bizkaian bizi da, eta ederki daki euskaraz. Argi eta garbi esan digu AEBek burua jaitsi behar izan duela, eta arrazoia eman Kubatarrei.  Harremanak estutzearena albiste ona dela esan du , baina tentuz ibiliko behar dela Kuba kapitalismoaren atzaparretan ez erortzeko.

Gaur ere gurean izan dugu Gaizka Izagirre zine aditua. Papera eta papera hartuta apuntatu egin ditugu datorren udazkenean izango diren telesaiak, baita gaur bertan estreinatuko diren 3 film ere. Gure zerrenda frikian bertze esamolde bat gehitu dugu: cliffhanger, eta aurkeztu digu ere, bere ustez azken hamarkadetan egin den soinu banda onena!

Herri aunitzetako festak hasi dira gaur, bertzeak bertze, Tafallakoak. Bereziak aurtengo bestak, maiatzan gobernu aldaketa izan baitzen. Haizea Lizarbe zinegotzia da, festa alorrean aritu da lanean buru belarri. Erran digu tarte txikia izan dutela aldaketa handiak egiteko, baina helburua jai herrikoi batzuk izatea dela. Aitortu digu “La Salve” dela tafallarentzat momenturik politena,beretzako modu bikoitzean,  aitatxi zenak egin zuen abestiaren letra.

Lanbideen inguruan aritzen gara solastean astean behin,  Karelean saioan, eta gaur eguraldi iragarpenaz aritu gara Jaione Munarrizekin. Idiazabaldarrak Teknalian egiten du lan, eta Euskalmeti eskeintzen diote zerbitzua. Urte osoan, egunero-egunero egiten dute lan, egun osoko zerbitzua denez, 3 txandetan egiten dute lan. Azkeneko urteetan teknologia asko garatu da eta horrek asko laguntzen du eguraldiaren iragarpenan. Euskaldunek eguraldiaren berri izateko dugun afizioaz ere galdegin diogu, eta galdetu ere ea iragarpen okerra egiten dutenean norbait kexuka hurbiltzen ote zaion…”bai, askotan” erantzun digu irriz Jaione Munarrizek.

Estefania Quilez es miembro del colectivo “espacio del inmigrante”, hoy hemos hablado con ella y valorado so sucedido en Salou. “La venta ambulante está castigada, es una falta administrativa, les quitan el material para vender y no son multas de importes elevados. Por eso, para Estefania Quiles no tiene lógica la versión de los Mossos”  Quilez ha sido muy crítica con la versión policial de los mossos y tambien con la relación de poder que se da con las personas que no tienen papeles, ya que los testimonios de estos últimos, no tienen constancia y siempre son ninguneados.

Bidaian eraman gaitu aste honetan ere Erik Aznalek, Txileko lurretara eraman gaitu gaur. 1973ko Irailaren 11an ejerzitoak Santiagoko la Moneda borbandeatu zuen garaia gogora ekarri dugu. Hiru hamarkada pasa dira, asko aldatu al da Txile? Bertan bizi den Anartz Agirrek kontatu digu nolakoa den eguna bat Txileko hiriburan, metroan, autobusean, kale nagusietatik oinez, kunbia dantzatu, mendia igo…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »