BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

“SuperCat el Guardiá del Procés” ezagutu dugu gaur, Kataluinako prozesua bermatuko duen super heroia. Gizajoak, pilulak hartu behar izan ditu gazteleraz solasteko. Dituen eskularruak omen dira bere arma botreretsua, zerrenda bateratua edo CUP bozkatu arte jotzen omen du eskularruekin, dinbi-danba…herritarrak iritziz aldatu eta independentista bihurtu arte.  Prozesua babesteaz gain, prozesua umorez blaitzeko jaio egin dela erran digu.

Gaurko gaua izango da aproposena izar-usoak ikusteko. Aproposena, maiztasun handiarekin pasako direlako gaur, baina iganderarte izango da aukera, hori bai, lainorik gabeko zerua behar dugu. Hainbat aholku eman dizkigu gaur Eureka Zietzia Museoko kideak, besteak beste, gailur batera igotzea, argitik hurruti eta etzanda”

Gurutze Beitia izango da Aste Nagusiko pregoilaria eta Txomin Barulloko Oihana Pascual txupinera. Konpartsa hau ia beteranoena da, 78an sortu bazten ere, orain arte ez dute aukerarik izan txupina jaurtitzeko. Gurutze Betiak urduri dagoela aitortu digu, pozik, eta bere pregoian umorea presente egonen dela aurreratu digu. A ze parea Oihana eta Gurutze, karakola ta barea! Ederki pasa dugu beraiekin solasean.

intxustaAyer Kontuz hizo saber que no recurrirá el archivo de “caso Banca Cívica”. El periodista de Gara y también miembro del grupo de investigación de Kontuz nos ha explicado  el por qué de la decisión de Kontuz, y detalles sobre los últimos gastos revelados ayer: jamón, coches de lujos, comilonas….y disfraces.

Isaac Rekalderekin hitz egin dugu gaur, Amaiurko alkatea da eta Arantzadi Zientzia Elkarteak egindako aurkikuntzen inguruan aritu gara solastan. Bertzeak bertze, 500 urte dituen ezpata aurkitu dute Amaiurko lurretan, baina ez hori bakarrik. Erran digu, orain egun aproposak direla Amaiur bixitateko, Arantzadikoak daudelako lanean, eta beti daude prest azalpenak emateko. Ilusioz ari dela herritar guztiak lanean, auzolanean.

Urtzi Errazkin Etxerateko kidearekin hitz egin dugu gaur Karelean saioan. Dispertsioak eragiten dituen gastu ekonomikoei buruz aritu gara. Hilabetero-hilabetero gastu horiei aurre egitea ezinezko bihurtu da senide batzuentzako. Bidai gastuez gain, presoek dituzten oinarrizko beharrak hasetzeko gastuak ere badaude. Kopuru hori 200 euro inguruko izaten da normalean.

martin alemaniaErrefuxiatuen krisiaren tartean azken asteotan ohikoak izaten ari dira Alemanian asilo eskaeran dauden etorkinen aurkako erasoak. Gaur Martin Mendizabalen laguntzarekin asilo eskaeradunak zein kondizioetan bizi diren aztertuko dugu. Errefuxiatuak Alemaniaren ekonomian jokatzen duten papera mintzagai izango dugu ere. Honez gain, errefuxiatuen aferan Alemaniako alderdi neonazien papera ikusiko dugu.

Donostiako Piratak, trikitixa eta guzti Donostiako ospitalera hurbildu dira gaur. Kofradia guztietako ordezkariak joan dira bertara, umeak pozik eta medikuak eta erizainak are gehiago. Egin beharrezko zerbait dela egin digute, eta ospitalean, harrera ederra egin diete.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »