BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Kandido Sagarzazu izan dugu gaur gurean, 12 urte eman ditu preso Frantziako zein Espainiako espetxeetan. Aurten berreskuratu du askatasuna Donostiarrak. Portuko auzokidea izaki, itsasoa ezin ahantzi, arrantza ontzien maketak egiten ikasi du. Erran digu gogorak izan ziren Frantziako espetxean betetako lehen 6 urtean, 22 ordu ematen baitira ziegan epaitua izan arte. Dispertsioaren ondorioz familiek dituzten gastuen inguruan ere aritu gara solastean, eta aitortu digu, krisiak ere eragina zian duela espetxean eta  “presoa zaintzen den bezala, senideak ere zaindu behar ditugu” esan du Kandidok.

La percepción de valores en personajes televisivos y los hábitos televisivos en adolescentes: un estudio transcultural” tesiaren egilea da Leire Ugalde Lujanbio. Tesia Mexikoko Guadalaja, Malaga, Dublin eta Donostiako gazteekin egin da, eta ondorioa zera: oso balore homogenizautak daude. Salbuespena izan daiteke Irlanda, eta horretan, umeek eta familiek bizi duten egoera soziekonomikoak garrantzi handia duela ondorioztatu dute.

Izaskun Astondoarekin hitz egin dugu gaur, Astondoa familia 1885an hasi zen mundu honetan, eta geroztik, belaunaldiz belaunalde jarraitu dute. Egun, Izaskun Astondoa da gerentea, eta besteak beste Donostiako Nazioarteko su artifizial lehiaketan epaile ere bada. Galdegin diogu ea nola egiten diren ikuskizunen diseinuak, zenbat lagunek egiten duten lan ikuskizun bat antolatezeko eta Euskal Herrian tradizio handia dagoen..

Las fiestas de Gasteiz se han terminado con un gusto amargo, pues las agresiones sexistan han estado presentes. El año pasado fueron las “tetatinas” las que causaron polémica, este año, el movimiento feminista ha sido agredido por los blusas Jatorrak, y han sido las declaraciones posteriores las que han causado revuelo. Las neskas y los blusas no han cumplido el protocolo de prevención y respuesta a agresiones. Gorka Urtaran alcalde de Gasteiz se ha ofrecido para hacer de mediador para que las fiestas del año que se viene se puedan vivir en igualdad.

Goizeko zortzietan hasi dira gaur baltsak prestatzen Donostiako portuan. Denetarik ikusi da, batzuek lanak eginak ekarri dituzte etxetik, bertze batzuek, gutxi behar dute uretara salto egiteko…baina abordaia hasi aurretik, ongi beharko da sabela. Urtero egiten dituzte berrikuntzat Donostiako Piratek, eta aurten apostu ederra egin dute ere gaurko eguneko bazkariarekin. Bertako produktuak dastatzeko aukera izango baitu guar Abordaiako bazkarira hurbiltzen denak.

Nafarroan egun dagoen egoera politikoa aprobetxatu behar dela esan digu ESK sindikatuko Xabier Barberrek. Joan den astean, 28 pertsona ezagunek mahai-gainean jarri zuten proposamena:  estatuko datozen hauteskundeetan Nafarroan zerrenda bateratu bat egitea. Zerrenda bateratu honen zergatiaz, eta aldarrikatuko dituzten baloreei buruz galdegin diogu Xabier Barber  Esk-ko ordezkariari.

Arantza herri txikia da, 700 biztane inguru ditu gaur egun, baina euskara ikasteko herri ezin hobea da. Euskaraz bizi dira Arantzan, gaztelera salbuespena da bertan. Dela 20 urte hasi ziren lehendabiziko aldiz AEKko barnetegiak, 20 urte beranduago, oraindik ere, aunitz dira udan oporraldiak aprobetxatu eta Arantzako aterpera hurbiltzen direnak. Aterpeko arduradunarekin hitz egin dugu gaur Xabier Zugarramurdirekin.

Bertsioen inguruan aritu gara gaur solasean. Kortatuk abesten zuen Sarri Sarri kantua hartu dugu abiapuntu,gerora, Ruper Ordorikak Azukre Koxkorrak diskan bertsionatuko zuena. Baina, ba al zenekien Martuneteko ihesaldia kontatzen duen kantuak Jamaikako kantu batean duela jatorria? Chatty Chatty da kantu horren izena.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »