BILAKETAK

Udako Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Azken egun hauetan Palenistar herriaen kontrako Israeldar erasoa genozidio moduan definitu dute batzuek. Bertze batzuek, Gazako zerrenda, Varsoviako gethoarekin alderatu dute. Martxelo Alvarezek hamabostero egiten duen LA MEMORIA saiotik elkarrizketa bat berreskuratu dugu gaur KARELEAN saioan. Jose Duran Velasko Sevillako Unibertsitatean Filologia Arabiarrean doktore da,  Bigarren Mundu Gerrako herri judutarraren eta gaur egungo judutar sionisten  arteko diferentziaz aritu da bertzeak bertze. Gazteleraz da elkarrizketa.

Nahiz eta uda opor garaia den,  preso politikoen senideek ezin dute atseden hartu, eta uztaila zein abuztuko asteburuetan ere milaka kilometro egin beharko dituzte. Dispertsioak 25 urte bete dituen honetan, hura amaitzeko aldarrikapena hondartzetara eramango du Etxerat elkarteak. Kostaldeko hondatza askotan deitu dira mobilizazioak, Etxerateko webgunean aurkituko dituzue xehetasun guztiak. Horretaz gain, Mirentxineko furgoneta batek izandako istripuaz ere aritu gara, eta presondegietako errepresioaren inguruan Kepa Arkauz arrasatearen egoera abiapuntu.

Donostiako Piraten bozeramaile Batix Ezeizarekin solastu dugu gaur Jaurlaritzatik jasotako eskutitza dela eta. Bertan, Aste Nagusian portua erabiltzeko debekua jaso dute. Erabaki horren  aurrean harrituta daudela aitortu digu Piraten bozemaileak; hala ere,  ziurtzat jo du aurten La Flamenca guneaz gozatzeko aukera izanen dela.

Abuztuaren 2an amaituko da Mugitu mugimenduak antolatutako AHTaren kontrako martxa. Gernikatik Lemoizera egin dute gaur, eta bidean zela solastu dugu Iñigorekin. Esperientzia oso polita dela aitortu digu, giroa oso ona dela, eta, herriz herri, jasotzen duten ongi etorria hitzez behintzat ezin dela definitu. Martxara batzeko gonbitea luzatu digu ere.

Gaur Durangon hasi eta abuztuaren 2an Bilbon amaituko da AHTaren kontrako bizikleta martxa. “Bizkaiko zortzi eskualde igaroko ditu martxa honek, eta eskualde hauetan lurraren defentsan eta egitasmo suntsitzaileen kontrako mugimenduak ezagutuko ditugu” adierazi du Mikel Alvarezek, Mugitu! mugimenduko kideak. AHTak eta gisa horretako egitasmoek jendarte eta ekonomika desoreka eragiten dutela salatu du, ez dituztela herritarren nahiak hasetzen. “Honek suposatzen duen etorkizuneko garapen eredua zalantzan jarri behar da” azpimarratu du Alvarez.

Igande honetan estreinatuko da Xiberoako Garindainen Pier Pol Berzaitz Muskildiarrak eginiko Pastorala. Xiberoan hamarkada luzeetan bizi izan diren buhame familiek integrazioan izandako gatazka sozialak islatu nahi izan ditu. “Noski, Agosti Xahoren borrokak ere ageri dira” aurreratu du Bertzaitzek. Kazeta.info-k egin dio elkarrizketa.

Palestinako sarraskiaz eta Israelen interesez hitz egin du analisia Txente Rekondok, nazioarteko gaietan adituak. Gogoratu du Egiptok iragarritako su etenaren berri komunikabideen bidez jakin zuela Hamasek. Gainera erresistentzia palestinarrak su etenerako proposamena egin zuela azpimarratu du. Baina Israelen prozesu kolonolizatzailean eta eraiki nahi duen “Israel handia” erdiesteko, ofentsibarekin jarraituko duela momentuz estatu sionistak ohartarazi du Rekondok.

Iruñeako Bilduko zinegotziak salatu duenez, beste behin Baionako udalak gonbidapena luzatu zion Iruñeako udalbatza osoari harrera ofizialera joateko, baina Enrike Mayak ez zien gonbidapena eman Bilduko hautetsiei. Koalizio abertzaleko zinegotziak Baionako herriko etxearekin harremanetan jarri dira eta larunbatean han izango direla baieztatu digu Peralesek. UPNren gobernuak daraman politika baztertzailea salatu du, “zinegotziak ez ezik, herritar sektore jakin bat baztertzen duelako uneoro”

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »