BILAKETAK

Mundurama

RSS-Podcast

aa

Greziaz hitz egin dugu oraingoan Munduraman. Mugimendu anarkista geroz eta indar eta presentzia handiagoa ari da lortzen bertan. Aldi berean, estatuaren eta indar faxisten errepresio geroz eta bortitzagoari egin behar diote aurre. Mugimenduko bi kidek azaldu digute zein den bizi duten egoera. Lan munduan, Tesalonikako Vio.Me lantegiko langileek, bi urte soldatak kobretu gabe eman ondoren, lantegia okupatu eta autogestionatzeari ekin diote. Bertako elkartasun iniziatibako kide den Theodoros Karyotisekin hitz egin dugu. Arlo sindikalean ere aldaketa handiak ari dira izaten. Alderdiek kontrolatutako sindikatu handiak indarra galtzen ari diren bitartean, sindikatu konbatibo txikiagoak sortzen ari dira. ESE, Greziako Batasun Sindikal Libertarioko Angel izan dugu gurekin.
Ondoren, tertulia Txente Rekondo eta Carlos Aznaresekin. Gaiak: Ekuadorko hauteskundeen emaitzak, Israelgo X presoa, eta Londresko gobernua Bloody Sunday-eko biktimei ematen ari den kalte-ordainak.

Siriako gerrak ia bi urte bete dituen honetan, egoera geroz eta makurragoa da bertako hiritarrentzat. Israelek joan den astean Damaskon egindako erasoa abiapuntutzat hartuta, gerra zibil honen atzean mugitzen diren nazioarteko tentsio eta interesak aztertuko ditugu, Damasko edo Alepo bezalako hirietan bizi den egunerokotasunlatza ahaztu gabe. Horretarako Mikel Ayestaran eta Sergi Cabeza, Sirian ebrtan izan diren kazetariak eta Gorka Orueta, nazioarteko harremanen EHU-ko irakaslearekin hitz egin dugu.
Ondoren, solasaldia Gabirel Ezkurdia eta Carlos Aznaresekin.

Sakine Cnasiz, Fidan Dogan, eta Leyla Soylemez, ekintzaile kurduen hilketak abiapuntutzat hartuta, Kurdistango eremu ezberdinetan bizi duten egoera landu dugu gaurko saioan. Horretarako, gurekin izan ditugu Karlos Zurutuza, Kurdistanen asko ibili den kazetari independentea, Nieves Iparragirre, Actualidad Kurda blogaren sortzailea, Manuel Martorell, Kurdistani buruzko liburu askoren egilea, Aurora Lago, Kurdistani buruzko dokumentazio eta ikerketa zentruko kide ohia, eta “Faruk” Doru, Bakearen eta Demokraziaren Alderdi kurduaren Europarako ordezkaria. Ondoren, Maliko gerra aztertu dugu Nestor nongo, Afrikan berezitutako nazioarteko analistarekin.

Saio honetan Palestinak Nazio Batuen Erakundean lortu duen estatus berriaz jardun dugu. “Estatu Behatzaile” izateak izan ditzakeen ondorioak, Hagako nazioarteko zigor auzitegira jotzeko aukera, Israelen erreakzioa… Gurekin izan dtugu horretarako Sallah Abu Kaoud, Palestinak Madrilen duen enbaxadako bozeramailea, Lior Haiat, Israelek madrilen duen enbaxadako bozeramailea, eta Gorka Orueta, nazioarteko harremanen irakaslea EHUn. Ondoren, Egiptoko egoerari buruz jardun dugu Txente Rekondo, nazioarteko gaietan adituarekin, eta Dabid Lazkanoiturburu, Garako nazioarteko saileko arduradunarekin.

Gaurko saioan independentziaren aldeko jarrerak mendebaldean izaten ari diren gorakadaz jardungo dugu. Horretarako, Jaume Lopez, Ponpeu Fabrako zientzia politikoen irakaslearekin eta Ander Iturriotz, EHU-ko soziologia irakaslearekin hitz egin dugu. Ondoren, Gazako egunerokotasuna azalduko digu bertatik Ahmad Yacoub, idazle palestinarrak. Amaitzeko, Israelek Gazari egindako erasoaren atzean zer dagoen aztertuko dugu Txente Rekondo, nazioarteko analistarkein.

Mundurama, nazioarteko gaiei buruzko saio berria. Lehen saio honetan, Kolonbiako prozesuari buruzko erreportajea izango dugu hasteko. Ondoren, tertulia Gabirel Ezkurdia politologo eta nazioarteko analistarekin, eta Carlos Aznares, Resumen Latinoamericano-ko zuzendariarekin.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »