BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Kaleko Mobida saioan musika berria jarrik da: NPJ,DISORDERS,HARD FLIP, THE CONVICTS, SIETE BALAS, SINDROME OI!… Saio bukaeran agenda musikatua egin da, eta Azaroak 27an Azkoitiko Matadexen ospatuko den Kaleko Mobida Fest I-ari buruz aritu dira… asteroko lehiaketa ere izan delarik.

Doubling Boys taldearen bisita jaso da Kaleko Mobida Punk eta Oi! irratsaioan, Biru (gitarra) eta Jokin (abeslaria) izan dira, eta elkarrizketa berezia benetan egina izan zaie. Katxondeoa, anekdotak eta Oi! musika.

Aste honetan, Urriak 23an Azpeitian ospatutako festaren inguruko kronika bat egin da. Hell Beer Boys taldearen diska aurkezpenaren aitzakiarekin, arratsaldean Txarrantxan jo zuten Dirty Brothers eta Destroi! , eta gauean Azpeitiko gaztetxean Aggressive Combat, Neallta Fola eta Hell Beer Boys taldeen musika entzungai da. Bertako zuzenekoak, anekdotak eta abar aztertuko dira. Oi!

Ekaitzbond (Txerifa), Pepino (ohiko kolaboratzailea) eta Siratz (Street Alarm-eko gitarrajole ohia, bere lehenengo aldia irratsaioan) juntatu dira.Urriak 2an Durangon ospatu zen Oktoberfesta izan dute gai bezala, kritikak, bertan jo zuten taldeen musika entzun da(Cobra, Cock Sparrer, Slaughter and the dogs, Stiff Little Fingers) eta anekdota kurioso batzuk ere egon dira.Agenda musikatu txiki bat ere izan da eta ez ahaztu asteroko lehiaketa martxan dagoela, oseake badakizue, entzun irratsaioa eta parte hartu, opari zoragarri bat irabazteko aukera duzu entzulea!!

Kaleko Mobida, Euskal Herri osoko Punkoi! musika guztiaren irratsaio denaren adibide gisa, Bizkaia aldera joan da oraingoan, UKABILKADA talde handia ezagutzera. Mikel “Piña” taldeko abeslariaz gain, Iñigo (Izu giroa Fanzinea) eta Igor (Zarata fanzinea) kazetari bizkaitarrak (gipuzkoarekin alderatuz fanzine asko daude!!) erakarri dira Bergarako Txapa irratira elkarrizketa duin bat egiteko asmotan. Taldearen sorrera, ibilbidea, bilakaera eta bukaeraz hitz egin da, beraien “Gu Gara Mendekua” 2006an argitaratutako diskoko abestiak eta beraien azkeneko kontzertu/garrasiko?grabazioak entzunez. Oi! musika eta Katxondeoa!

Ekaitz Etxezarretak eman dio abiada Kaleko Mobidaren sasoi berriari. Pepino (ohiko kolaboratzailea) eta Ijurko (esatari zaharra) etorri dira esatari berriari testigua pasatzera. Saioan, Hell Beer boys-en disko berriko abestiak entzun dira, udarako balantzea eta Euskal Herriko Punkoi! eszenako nobedadeak aipatuz. Barreak, musika ona eta Oi! musika.

Hiru urteko ibilbide luze eta aberatsa baten ondoren despedida txiki bat egin dute Kaleko Mobida saioan Pepino, Ekaitz eta Ijurkoren artean, ez ohiko ordu eta erdiko saioa egin dute. Euskal Herriko punk-oi! musikaren inguruan hitz egin dute eta disko berezi bat izan da entzungai, Aitor Petruskak bidalitako “Local punk for global chaos” bilduma, Novi Tsvetia (Bulgaria), Kaos Kooperativ (Irun-Hendaia), The Pauki (Errusia) eta Kokotxa Globa (Bulgaria) taldeekin.

Jon Ijurkoren Kaleko Mobida saioan “Bardulia punk-oi!” estiloaren errepaso bat egin da, Des-kontrolekin XXI. Mendearen hasieran hasi eta Neallta Folarekin bukatu. Kronolojikoki antolatuta dago saioa eta talde hauek entzun dira: Des-kontrol, Arkada Sozial, Enboskada, Ostiada Oi!, Special Crew, Hell Beer Boys, Korrosion Zerebral, Kalekumeak, Doubling Boys, Jonny Gerriwelt , Never Surrender, Orreaga 778, Apunta!, Ukabilkada, Orquesta Pegaso, Street Alarm, Trastorno Mental, Komando Itinerante, Aggressive Combat, Porron y Kuentanueva eta Neallta Fol.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »