BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

King Mastino italiar itsasgizonen Bukowskira bisita prestatzen hasi da saioa… hortik aurrera mundu hipnotiko batean murgildu gara Juarez Iruindarren laguntzaz; deltako blues doinu txatarreroenaek bourbon zaporeko bidaian eramango gaituzte, Pelomono, Bob Log III, Guadalupe Plata eta Thee Blind Crowsen eskutik. Bidaia bardeetako zelai idorretan bukatuko da Niña Coyote eta Chica Tornadorekin.’ Hori guztia Rok N Rolla Radio saioan.

Reggae Fever saio berri bat entzuteko aukera izan dugu.  ALPHEUSen diska berria  entzuteko aukera izan dugu. Ondoren Sustraians Recordsen osteguneroko nobedadeak entzun ditugu. Amaitzeko asteburu luze honetarako bi proposamen. Ostegunean Iruñan Sally Brown eta Baionan ostiralean eta larunbatean bi pintxada: From Nothing Hill To Brixton eta Soul & Beer #4#.

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan, drum and bass eta reggae doinuak entzuteko aukera izan da, 2014 abesti ta diska berriak ere bertan izan dira.

Iluntasunaren izenean aritzen garela pentsatuko dute hainbatek. Heavy metala beltz kolorekoa da neurri handi batean, eta talde askok kolorea musikara bideratzen dute. Gogortasuna, malenkonia, ezkortasuna, … Baina bada argirik. Melodia oso garrantzitsua da metal musikan. Burdinola saioan entzun duzuen nobedadeen hautaketak asko du aipatu dugunetik: Insomnium, Lacuna Coil, Steel Panther, Epidemia, Kartzarot, Ingravitö, Meltdown, F.P.V., …

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Artaza Combat bizkaitarren eta The Sinners goierritarren aurrerapen diskoak entzun ostean, “No Turning Back” euskal zigiluaren berri eman dizuegu. Saltzen dauzkaten diskoetako musika entzun dugu eta beraien proiektuak eta nondik norakoak aurkeztu dizkizuegu. Honekin batera, agenda bete betea eta berri andana!

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Zonbie and the Anboters talde hernaniarreko taldekideak izan ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 8 abestiz osatutako lana aurkezten. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »