BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

Rock’n Rollaren eszena ilunean anonimoki lan egiten dutei omenaldi bat izan nahi du saio hau, horietako bat Paco Rodriguez da. Talde anitzeko partaide, proiektu txikien babesle, Naranja y Negro musika dendako nagusi eta Rufus Recordings zigiluaren buru.
Saio hontan Rufus zigiluan kaleratu diren azken erreferentziak ezagutu eta errepasatu ditugu.

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves irratsaioan, 2014-ko hiphop eta musika elektronikoen lan berriak entzuteko aukera izango dugu: Mc melodee, Prince Po, JJ dom, Duo Kie, Nach Scratch, Vinnie Paz, Yasiim Gaye, Verbal Kent, Aisho, Yuri Mykaylychenko…

Liquidator disketxeak argitaratutako lan berriak eskaini dizkizuegu Reggae Fever saioan: Ruben Lopez and the Diatones, Roy Ellis and the Hurricanes eta  Bandits.
Entzulearen txokoa sekzio berria ere estreinatu dugu.
Gozatu Reggae Fever!

Asteroko hitzordua bertan behera uzteko asmorik gabe, mundu zabalera egingo dugu ihes nobedade interesgarrien bila. Euskal Herrian ere topatu ditugu hainbat Burdinola irratsaioa. Bilduma aparta osatu dugu: Freedom Call, Whispered, Iskald, Barbarian Prophecies, Silent Opera, Airless, Willow, … Izan heavy!

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Bost disko gomendio izan dira Rok’n Rolla Radio saioan: Nashville Pussyren rock’n roll probokatzaile eta zikina, King Mastino italiar itsasgizonen taberna doinuak, Tex Perkins australiarraren proiektu berria, The Ape; Los Angeleseko punk eszena aho zabalik utzi duen greziar hirukotea, Barb Wire Dolls; eta Funny Duddy eta Hollywood Sinnersekoek elkarbanatutako 7 pulgadetakoa.
Astebururako hiru proposamen. Ostiralean The Steepwater Band Helldoradon eta Horisont Bukowskin.
Larunbatean The Deep End, Horisont eta Michael Katon, hau ere Gasteizko Helldoradon

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Odolkiak Ordainetan talde tafallarreko taldekideak izan ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 10 abestiz osatutako lana aurkezten. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!

Zuek izan zarete protagonista. Aurreko asteetan jasotako proposamenak aintzat hartu ditugu eta zuentzako irratsaio berezia prestatu dugu. Zuek aukeratu dituzue abestiak eta guk zintzo-zintzo jarri ditugu.
Gozatu Reggae Fever !

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »