BILAKETAK

Reggae Fever

RSS-Podcast

aa

Igandean, urriaren 19an, Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatzen dela aprobetxatuz saio monografikoa prestatu dugu. Zangozako ikastolekoek prestaturiko programazioa azaldu eta gure irratsaioaren musikatik gertu dauden taldeak entzun ahalko ditugu.
Gozatu Reggae Fever eta igandean denak Zangozara!!!!

Lehen saioa Jackie Bernard-i omenalditxo bat egiten hasi dugu. Ondoren, Zartako-K taldearen “Odol Berriia” diska aurkeztu dugu. Bukatzeko kontzertu proposamena eta Entzulearen Txokoa.

Gaurkoa izan da denboraldi honetako azken Reggae Fever irratsaioa. Uda etorri zaigu eta merezitako oporrak hartuko ditugu. Eta zuek ere oporrak baldin badituzue eta zer egin ez badakizue uda honetan ospatuko diren zenbait kontzertu proposatu dizkizuegu. Hori gutxi ez balitz Iruñeatik etorri zaizkigun reggae proposamen berriak entzun ditugu, Iseo & Dodosound eta Sustraian Recordsen berria.

Madness taldeko abeslariak atera duen diska bilduma aurkeztu dizuegu. Hiru diskatan banatu duen aukeraketa bat egin eta selekzio horren abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren asteburuko plana jarriko dizuegu, Antzuolako Ska eta Reggae jaialdia! Guztia Reggae Fever irratsaioan.

Asteburu honetan IV. Rudelari Eguna ospatuko da Gernikan. Egundoko asteburua antolatu dute eta nola ez jamaikar musika izango da protagonista. Gaurko saioan bertan egongo diren taldeak entzun ditugu. Gozatu Reggae Fever.

Aurreko astean Lasarteko Xirimiri Elkartearen aldeko ospakizunak egin ziren. Haien artean ostiralean Ilargi tabernan musika pintxada bat ospatu zen. Sesio horretan Naken eta Grassman izan genituen musika jartzen. Eta gaur sesio horren lehen ordua entzun ahal izan dugu.

Nobedadez josiriko saioa izango dugu gaurkoa. The Upsessions talde holandarraren azken diskarekin hasiko dugu saioa. Shake it! jarri diote izena diskoari. Ondoren El Paso Records zigilu berriaren lehen erreferentzia entzungo degu, The Undertakes-en (aka Los Agrrotones) Western Reggae. Hori gutxi bada Tafallako Zartako-K  taldeak eginiko Nafarroa Oinez 14ko abestia entzungo degu. Amaitzeko agenda eta entzulearen txokoa. Guztia Reggae Fever irratsaioan.

Saioa berezia izan da. Potato talde gasteiztarra oinarri hartu dugu eta monografiko antzeko bat egin dugu. Saio bitxi honetan POTATOk bereak egin zituen abestien originalak entzun ditugu Reggae Fever irratsaioan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »