BILAKETAK

Reggae Fever

RSS-Podcast

aa

Otsailean emititzen hasi ginen zuzenekoarekin jarraitu dugu. Big Time Sound Systemek Lasarteko El Bar de Mau tabernan eskainitako zuzeneko saioaren bigarren zatia entzun ahal izan duzue, Reggae Fever irratsaioan.

Reggae Fever saio berri bat entzuteko aukera izan dugu.  ALPHEUSen diska berria  entzuteko aukera izan dugu. Ondoren Sustraians Recordsen osteguneroko nobedadeak entzun ditugu. Amaitzeko asteburu luze honetarako bi proposamen. Ostegunean Iruñan Sally Brown eta Baionan ostiralean eta larunbatean bi pintxada: From Nothing Hill To Brixton eta Soul & Beer #4#.

%200 Dynamite diskoko abestiak entzuten hasi dugu saioa. Ondoren Sustraian Records Barañaingo zigilu-kolektibo taldearen nobedadeak entzun ditugu, bi EP berri. Amaitzeko Entzulearen Txokoa eta bi aste barru arteko agurra. Gozatu!!!

Astebururako bi plan luzatu dizkizuegu. Alde batetik Hendaian eta Donostian ospatuko den Txin’goody Paradise jaialdia eta bestetik Eiger Edaritegian ospatuko den Ska-Reggae Gaua. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa.

Alpheus-en diska berriaren aurrerapena entzun ahal izan dugu. Baita Sally Brown madrildarren 10. urtemuga ospatzeko EPa. Rototom Sunsplash 2014ko kartela nola dagoen ere aztertu dugu. Beti bezala, astebururako proposamena, asteko klasikoa eta entzulearen txokoa Reggae Fever irratsaioan.

Asteburu honetan ospatuko diren bi jaialdi aurkeztu dizkizuegu. Urruti xamar ospatzen badira ere aurkeztu ditugu III. MAD SKA FESTIVAL (Madrid) eta SHANTY TOWN DAYS (Badalona). Ez dira faltako asteko klasikoa eta entzulearen txokoa.

Toulousen hasi dugu, bertako ska eszenan murgildu eta bi talderen lan berriak entzun ditugu. Toulouse Skanking Foundation-en Vodoo Train eta The Branlarians-en The First But Maybe The Only. Irletara salto egin eta The Delegatorsen lan berria entzun dugu: All aboard. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa. Gozatu Reggae Fever !

SUSTRAIAN RECORDS euskal zigiluaren ROCKSTEADY LADIES aurkeztu dizuegu. Lau abesti, lau emakume eta lau hizkuntz. Ondoren asteburu honetan, Donostian, ospatuko den MOJO WORKIN jaialdiari buruz hitz egin dugu. Gozatu Reggae Fever!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »