BILAKETAK

Reggae Fever

RSS-Podcast

aa

Liquidator disketxeak argitaratutako lan berriak eskaini dizkizuegu Reggae Fever saioan: Ruben Lopez and the Diatones, Roy Ellis and the Hurricanes eta  Bandits.
Entzulearen txokoa sekzio berria ere estreinatu dugu.
Gozatu Reggae Fever!

Zuek izan zarete protagonista. Aurreko asteetan jasotako proposamenak aintzat hartu ditugu eta zuentzako irratsaio berezia prestatu dugu. Zuek aukeratu dituzue abestiak eta guk zintzo-zintzo jarri ditugu.
Gozatu Reggae Fever !

Reggae Fever saioan BIG TIME SOUND SYSTEM taldeak Lasarteko EL BAR DE MAU tabernan emandako sesio baten zati bat entzun ahal izandugu. Gozatu Reggae Fever eta Big Time-kin!

Berri eder batekin gatoz Reggae Fever saioan. Urte batzuk aste santuan ska jaialdirik gabe egon ondoren, Badalonatik Shanty Town Days jaialdia dator. Sowetoren 15. urteurrena ere ospatu dugu. Ez dira disko berriak falta: Briatore eta Ruben Lopez And The Diatones.

Gaurkoan larunbata pasatzeko bi plan ezinhobe eskaini dizkizuegu. Lehenengoa Lasarten, El Bar de Mau tabernan, Dj sesioa BIG TIME SOUND SYSTEM eta CAPITAN LAMBRETTArekin. Bigarrena Barañainen, egun osoko plana, Sustraian Records zigilu berriaren aurkezpen jaia. Zuek aukeratu!

Jackie Bernarden egoera gogorarazten hasi dugu. Gaurko disko aurkezpena atalak Boss Capone izan du protagonista. Ondoren Revolutionary Brothers-en lan berria aurkeztu dugu. Amaitzeko kontzertu proposamenak Bilboko 7 Katu Gaztetxera eramanen gaitu. Gozatu Reggae Fever!

Reggae Fever irratsaioan, bi liburu berriren aurkezpenarekin hasi dugu. “Catarsis Rocksteady” eta “50 años de Reggae en España”. Jackie Bernard Kingstonians taldeko abeslariaren egoeraz hitz egin dugu eta nola lagundu diezaiokegun. Amaitzeko  Paraguayko The Tempranos taldea entzun dugu.

Atzokoan urte berriko lehen irratsaioa entzun dugu. Nobedadez josiriko irratsaioa izan dugu. Los Aggrotones, Roy & Ivonne eta Marta Ren & The Groovelvets taldeen lan berriak entzun ditugu besteak beste.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »