BILAKETAK

Obabako testiguak

RSS-Podcast

aa

Oier Guillanekin elkartu gara Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean, eta harekin izandako elkarrizketa entz un ahal izango duzue saio honetan. Era berean, Gorka Gurrutxagak egindako zutabe librea, Nagore Aresen liburu komentarioa eta Martin Riellaren kantu baten Martin Riellaren kantu komentarioa entzun ahal izango dituzue. On egin!

“Vila-Matasi segika aritu gara oraingoan Obabako Testiguak, eta Robles jaunari Bartzelonako kaleetan zehar pasatakoak ekarri ditugu gogora. Horrez gain, Peter Ostolazak axola duenari buruzko testua idatzi du, liburu komentarioa egin digu Jon Iraolak, Iratxe Esnaolak puntukako ipuinaren azken atala osatu du, eta kantu bat ekarri digu ohi moduan Martin Riellak,

Uxue Alberdiri Getariako Saiaz hotelean egindako elkarrizketak ardaztu du saioa. Orain lau urte argitaratu zuen “Aulki jokoa” eleberriaz eta beste hainbat gaiz aritu gara hizketan. Horrez gain, Iraitz Ugalderen liburu komentarioa, Bud Letonaren zutabe librea eta Ion Olano Carlosen puntukako ipuina ere entzun ahal izango dituzue, besteak beste.

“Autorearen heriotzaz aritu gara gaurko saioan, Roland Barthesen testu bat oinarri hartuta. Elearazi.org atariko Garazi Arrula eta Danele Sarriugartek bi autore plazaratu dizkigute, Regina Jose Galindo eta Angelica Liddell. Horrez gain, Nagore Aresen liburu komentarioa, Martin Riellaren kantu kontari atala eta Gorka Bereziartuak idatzitako puntukako ipuinaren bigarren zatia ere entzun ahal izango dituzue.
On egin!”

“Samara Velte zarauztarrarekin “Eta Karmele?” antzerki obraz aritu gara gaurko saioan. Horrez gain, Peter Ostolazak idatzitako lehendabiziko eta azkeneko poema, Jon Iraolaren liburu komentarioa, Gorka Gurrutxagaren zutabe librea eta Beñat Gaztelumendik hasitako ipuinaren lehen puntua ere izango dituzue entzungai. On egin!”

“4. saio honetan Euskal blogosfera izan dugu ardatz, eta gida antzeko batean blog interesgarrienak aipatu ditugu. Nobedadea Danele Sarriugartek eta Garazi Arrulak ekarri diguten “Autoreak Plazara” atala izan da. Gaurkoan Anais Nin-en inguruan hitz egin digute. Gainera, Bud Letonaren nire kolkotik, Iraitz Ugalderen Liburu Komentarioa, Martin Riellaren kantu kontari eta Iraitz Agirrek idatzitako Mr Lopetegiren abenturen azken atala izan ditugu. On egin!”

“Arantxa Urretabizkaia izan genuen Añorgako irakurle klubean, eta bisita aprobetxatu genuen irratsaioan entzun ahal izango duzuen elkarrizketa grabatzeko. Era berean, Peter Ostolazak gutuna idatzi die bere gurasoei, Nagore Aresek liburu komentarioa egin du, Gorka Gurrutxagak azaldu digu nola Berlineko harresiak, aspaldi bota zuten arren, oraindik ere zutik jarraitzen duen, Martin Riellak asteroko kantua komentatu du, eta Manex Agirrek Lopetegi jaunaren istorioaren hirugarren zatia kontatu digu. On egin!”

Beat belaunaldia ardatz hartuta, garai hartako idazle esanguratsuenez aritu gara (Allen Ginsberg, Jack Kerouac eta William Burroughs, besteren artean). Horrez gain, Jon Iraolaren liburu komentarioa, Bud Letonaren zutabe librea, Jokin Labayenek idatzitako Lopetegi jaunaren ipuinaren bigarren zatia eta Añorgako irakurle klubeko kronika ere bildu ditugu saioan. On egin!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »