BILAKETAK

Gure Herria

RSS-Podcast

aa

Pasa den ekainaren 15ean, urtea bete zuen SARE herritarrak. Arantza Aldazabalek, balorazio lana egin du Talaiatik honetan. Momentu gazi zein gozoak bizitu dituztela aitortu digu Arantza Aldazabalek. Baina hala ere beti aurrera presoen sakabanaketarekin amaitu arte.

Amparo Lasheras es una colaboradora histórica en Talaiatik, pero sin duda esta a sido su colaboración más personal, la que más le ha costado escribir…porque este Talaiatik se lo ha dedicado a Periko Solabarria, incansable luchador, y amigo de Amparo. Se despide de Periko con palabras que a veces tanto nos cuesta decir “te quiero Periko”.

Zaloa Ibeasen talaiatik honetan, ekainaren 28ko mobilizazioetara parte hartzeko deia zabaltzen digu, horrekin batera LAB sindikatua lan munduan LGTB kolektiboak pairatzen dituen diskriminazioei aurre egiteko lantokietara eraman duten gida aurkezten digu.

GPSa, nor beraren ADNa, asegurantzako zenbaki pertsonala, erosketak ordaintzeko karta zenbakia… Segurtasuna eta askatasunaren artean hautua egin behar ote dugun galdera luzatu digu Xarlo Etxezaharretak talaiatik honetan.

talaiatiik jon maiaGure Esku Dagok deitutako ekimenen  inguruan asko hitz egin da ondorengo egunetan. Asko izan dira bere iritzia eman edo  balorazioa egin dutenak. Parte hartzaileen balorazioak, edo etxean geratu zirenenak.  Egin diren balorazio eta desbalorazio  horien inguruko hausnarketa egin du Jon Maiak TALAIATIK  berezi honetan.

Gabirel Ezkurdia San Mameseko ekitaldian hartu zuen parte igandean. Baina kezkarekin amaitu zuen eguna, hausnarketa politiko baten beharra sentitu baitu. Baina zein urrats eman dira joan den urtetik? Zer egin du EAJk? Ekitaldi hutsean geratu behar al du erabakitzeko eskubideak? Hemen Gabirel Ezkurdiaren hausnarketa.

Arnaldo Otegik erraten zuen inork ez zuela espero hain epe laburrean Bilduk izandako emaitzak izango zituenik. Inoiz ezkerrak izandako botere instituzional handiena topatu zuen parez pare, agian horretarako mentalizaturik ez zeudenak ere hartu zuten boterea, eta hori kudeatzea ariketa zaila da.  Iruñea, Uztaritz, Sartaguda edo Donostia. Azken hauteskundeen inguruko hausnarketa egin digu azken talaiatik honek Galder Gonzalezek. Zer egin da gaizki baino….zer egin da ondo galdetu behar diogu gure guruari….

Maiatzaren 24ko hauteskunde emaitzek eta ondoren osatu diren Udalen zer esan luzea eman dute. Horren inguruan aritu da Talaiatik honetan Jagoba Zulueta. Aunitz hitz egin baita  ezker abertzalearen emaitzen inguruan, nola goaz, eta nora? Gogoeta egiteko egoeran gaudela dio Zuluetak. Baina kontutan eduki, “berdin pentsatzen duenarekin eztabaida mugatuz, ez dela sekula indar metaketarik hasten. Herria eta mugimendua ontzen duten hari asko eten baizik” Ohartarazi du baina  kanpotik egiten ari dela gogoeta, eta, aldiz,  barrutik egin behar dela.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »