BILAKETAK

Gure Herria

RSS-Podcast

aa

Aitzina eta Ernai elkartu ziren pasa den asteburuan Uztaritzen, urtearen balantzea egin zuten, baita etorikizunari buruz eztabaidatu ere. Arratsaldean aldiz, Aitzinako militanteek etorkizuneko ekinbideak finkatu zituzten. Garai urduriak dira ikasleentzako, haien etorkizuna baldintzatuko duten azterketaren bueltan dabiltza. Ez hori bakarrik, udan ere lanean arituko dira, horietako anitzek, prekarietatearekin egingo dute topo, aurrez aurre. Hala dio Aitor Servierrek azken Talaiatik honetan.

2 semanas después del muro popular, Txerra Bolinaga dedica este Talaiatik a todas esas personas que llenaron Gasteiz de felicidad, alegría, solidaridad y sobre voto mucha solidaridad. Estamos hartas de ver a la gente recibiendo golpes, de oir insultos sexistas. Es inaceptable, injustificable. “Si tenemos que elegir ley o justicia, no cabe duda, elegimos justicia”.

Maite Goñi irakasleak ekarri digun Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoaz balia zaitezke. Munduko edozein tokitako lagun helduei euskara helarazteko metodologiaz diseinatua, interfaz atsegin eta informalarekin. Ataletan antolatutako 60 unitate didaktikokoa da ikastaroa, eta errepasorako hamabi unitate eta hainbat ekintza ere badakartza: audioak, bideoak eta hainbat motatako ariketak.

Deustun eta Zorrotzaurren joan den astean jazotako eraso lesbofobo eta matxista salatzeko  elkarretaratzea deitu dute gaur Bibon. Zaloa Ibeasek, horrelako gertaerak salatzeko eta guar kalera ateratzeko arrazoiak nabarmentzen ditu Talaiatik honetan. Ba al du mugarik indarekia sexistak? Non dago presente? Noiz? Zergatik da garrantzitsua horrelako gertaerak salatzea? “Nazkatuak gaude” dio Zaloak, “mugi gaitezen, gure ondotik pasatzen zarean espero dugu, gurekin geratzeko izatea”.

Udal eta foru hauteskundeek Nafarroan utzitako emaitzen ostean, eta aldaketa politikoa posible izango dela dirudien honetan, EHE Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Estebanen iritzia jaso dugu. Aldaketa politikoaren alde egin du, argi utziz nafar euskaldunak ezin direla “politikarien aldaketarekin konformatu”.

Bidaia horren karietara zer artikulu eta aipamen uharrak jasan ditugun. Orain arte Cuba noiz behinka aipatzen zuten bainan aldi huntan. Gehien entzun edo irakurri ditugun hitzak ahatik betikoak : diktatura, giza eskubideak, preso politikoak eta historikoa. Giza eskubideak… hori hori !! Zertaz mintzo dira ? Preso politikoak?… Galda dezatela Xistorreri, Iboni, Ion Parot eta beste euskal presoeri…Alde historiko bakarra izan da, nolazpait erraiteko, azkenean François Hollandek egiazko estadu buruzagi bat ezagutu duela, Fidel Castro,. Bakarretarik bat munduko Historia handian itzal zabala utziko duena…

Arantza Aldezabal Sarekideak. entzuten jakitea eta entzuteko prest egotea, bizikidetza baketsurako ateak idekitzen dituen giltza dela oroitarazi ondoren, Euskal Herriko milaka eta milaka herritarrek ozen aldarrikatzen dutenaren aurrean, Espainiar eta Frantses estatuek entzungor segitzen dutela azpimarratu du, bake prozesua oztopatu nahiean, beraien politika krudela aurrera eramanez.

Josu Txapartegik Euskal Herritik hiru abesbatza herrikoiek Galizian egindako bidaian ikasitakoak azaldu dizkigu. Galiziako Xemente ikastolaren adibidea, hiri zonbaitzuen kudeaketa herrikoia, kantak…Josu Txapartegiren hitzetan, argi dago herri txikiek elkartasunean aurrera egiteko nahia badutela.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »