BILAKETAK

Gure Herria

RSS-Podcast

aa

Gaur bi urte betetzen dira Bangladeshen, Dhaka hiriburuan, eraikin bat hondoratu eta 1127 langile hil eta 2000 lagun zauritu zirenekoa Urteurren triste hori hartu du Zaloa Ibeasek Talaiatik honetan. Gaur egun, oraindik ere gauzak berdintsu jarraitzen dute.Gutxieneko segurtasun neurrik gabe, eta gainera Inditex, El Corte Ingles eta bertzelako multinazionalek poltsikoak betetzen jarraitzen dute. Baina emakumearen explotazioa ez da soilik Asian ematen, ez dugu hurrun joan behar horrelako egoeren berri izateko.

Euskal jendartea ekosistema batekin alderatu du Arantza Aldezabal Sarekideak. Ekosistema batean elkar-ekintza onuradurak daude, baita kaltegarriak ere. Jendartean ekintza kaltegarriak konfrontazioa nahiz mendeku gosea lirateke. Bada, Aldezabalen esanetan, giza eskubideen errespetua lehenesten denean iritsiko da oreka, osasuna, preso nahiz senideen eskubideen urraketen amaiera.

Aberri eguna igaro berritan, galdera lutzatu du Jagoba Zulueta Ipar Hegoa Fundazioko kideak. Euskal Estatua helburu, “asmatzen al dugu ibilbide bateratua eskaintzen?”; horixe galdera. Baikortasunerako tarterik badagoela dio Zuluetak.

Krisiarekin du zer ikusirik Josu Txapartegik helarazi digun gogoeta. Azken egun opor horietan, azaletik, jende ainitz zebilen ostatuetan, karriketan, oparotasun irudia hain zuzen ere. Baina ispiluaren beste aldean, urte osoan jakin dugu familiako batek lana galdu duela, beste bat ezin aurkituz, lantegi bat itxi egin dela, Caritasera jende gehiago joaiten dela…egoera larria zinez. Baina egoera horien aurrean zer egin?

Txerra Bolinaga nos recuerda que la ley mordaza es un instrumento para anular a la disidencia y llama a acudir al Konpromiso eguna organizado en Donostia el 11 de abril para denunciar los juicios políticos.

Fito Rodriguezek Boloniiaren aurretik 3+2 bezalakorik bazegoela oroitarzi ondoren, gaurko sistemak planteatzen duen tranpa zein den azaldu du. Europaren ezberdintasunak kondutan hartu gabe, Boloniak ikastketen prezio publikoa apurtzen du eta Werten legeak hori areagotu nahi du. Iruzurrez betettako sistema batean, ongi ulertu behar da lege honekin ezingo dugula unibertsiatte duinik ukan. Nahi ala ez, gizarte ereduaren kondu bat dela eta ez bakarrik ikasle eta irakasleen arazo bat dio Fito Rodriguezek.

Apirilaren 2an LAB sindikatutik Legebiltzarrean eskari bat erregistratu zuen LAB sindikatuak. Lanaldi partzialean aritzen diren langileei jubilazioa hartzerakoan sortzen zaizkien diskriminazio egoerei buruz informatuz eta honen arira legebiltzar talde guztiei eskaria egin zien sindikatuak, heburua argia da: egoera hau zuzentzeko neurriak har zezaten. Hala kontatu digu Talaiatik honetan Zaloa Ibeasek. Hori nahikoa ez, eta EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu eta Martxoaren 16ean Enplegu eta Gizarte Politiketako batzordea bildu da honetaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, ez dute aukera aprobetxatu.

Kuba eta AEB preso trukaketa izan zenean, askok uste zuten gauzak aldatuko zirela.  Baina ez da horrela izan Xarlo Etxezarretarentzat, eta horren adibide da Obamak  Venezuari egindako erasoa. Beti bezala, interesak daude atzetik, eta beti bezala tentuz  irakurri beharko dira hedabideak. Hemen Xarloren hausnarketa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »