BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Munduan 3.100 milioi pertsonek dute Interneterako sarbidea, biztanleriaren %43ak. Konektibidade globala, beraz, ametsa da oraindik. Gorka Julioren esanetan enpresa handiek %100ra iritsi nahi dute, estrategia-ekonomiko soil bategatik. Interneten neutraltasuna arriskuan ikusten du, eta beraz, konektibidade globala lortu nahi den honetan, Internet askea aldarrikatu du.

La historia de Majaris de la Sorna, es surrealista, y al mismo tiempo, muy real. Majaris es el espejo de los medios de comunicación que publican cualquier cosa para atacar a quien diga el dueño, y si se habla de Euskal Herria y Venezuela, el margen de basura es todavía es mayor,  muchos han tenido que rectificar, otros hasta han relacionado a Majaris con ETA. Sus reportajes se han visto, en Pamplona (Basque Country), Madrid o Caracas. Hoy se publica otro capítulo de “En tierra hostil” , y Sergio Labayen  ya nos ha avisado: ¡Atentos al mensaje final!

talaiatik NESTOR ESTEBANEHE Euskal Herrian Euskarazeko kide Nestor Estebanen iritziari egin diogu tartea. Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzaileak larunbatean Almerian izandako jarrera eredugarria goraipatu du; eta bide horretan, asmoez haragoko konpromisoak behar ditugula nabarmendu du hizkuntza esparruan aldaketak egon daitezen.

Maiatzaren lehena bertan den honetan, Bilgune Feministako Saiola Iraola prekarietateari aurre egitearen beharraz aritu zaigu talaiatik honetan. Kapitalismoak pixkana pixkana erahiltzen gaituen sistema baita bere aburuz, eta horregatik, mobilizatzea eta presio mekanismoak sortzea inoiz baino beharrezkoagoa dela gaineratu du.

Durangoaldea ezagutzeko aukera eman digu gaur Antxon Iturrizak. Untzillatx mendira igotzeko proposamena luzatu digu. Mañariatik gertu dago 924 metro garaiko totontorra. Pena merezi duela esan digu, batez ere bista ederrak dituelako!Beraz aukera polita, Iturrizaren azalpenak jarraituz gero, erraz iritsiko zara!

Koldo Mitxelenak badauka bere lekua gure jendartean. Baina zergatik ez Txillardegik? Zergatik ez da agertzen gure kaleetan? Mitxelenarekin gertatu ez bezala, oso zaila izaten ari da Txillardegiren lana atontzea, edo bere oroimen kolektiboa ziurtatzea. Asimetria handiak daude, eta hori ezin da ukatu. Hala dio Fito Rodrigezek talaiatik honetan.

ESAITek bere amaiera jakinarazi ondoren, asko dira bururatzen diren galdera. Orain zer egin? nola eta norekin aurrera?  Martxel Toledos mahai gainean jartzen duen ekarpena, erreflexio modura, duzue hau.

Gaur bi urte betetzen dira Bangladeshen, Dhaka hiriburuan, eraikin bat hondoratu eta 1127 langile hil eta 2000 lagun zauritu zirenekoa Urteurren triste hori hartu du Zaloa Ibeasek Talaiatik honetan. Gaur egun, oraindik ere gauzak berdintsu jarraitzen dute.Gutxieneko segurtasun neurrik gabe, eta gainera Inditex, El Corte Ingles eta bertzelako multinazionalek poltsikoak betetzen jarraitzen dute. Baina emakumearen explotazioa ez da soilik Asian ematen, ez dugu hurrun joan behar horrelako egoeren berri izateko.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »