BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Gaurkoan, Elaide Saretik Plazara sare sozialaz aritu zaigu. Kalean eta Interneten, zaletasunak eta interesak partekatu, jendea ezagutu, aktualitatea komentatu, planak egin, edo euskaraz ikasi nahi duten horientzako bilgunea omen da.

Inflazio edo inflexio. Hala dio Aiert Goenagak Etzi pm kolektiboko  hamabosteroko Talaiatik honetan.  Etzi Portu Maritimoak proiektuko lehen topaketa egin zuten martxo hondarrean, sari banaketa eta guzti. Goenagaren ustez, oinarri izango dira topaketa hauek  ETZIpm ren etorkizunerako. Banatutako sarien inguruan ere aritu zaigu. Hortaz haratago, zer izan dira topako horiek Etzi pm-rako: inflexio  edo inflazio?

talaiatik ZERO ZABORLehen adliz hartu du hitza Zero Zabor Ingurumenerako Babes Elkarteak  Talaiatik atal honetan. Azken lau urte hauetan Gipuzkoan egindako garapenaz aritu da. Panorama asko aldatu baita, pentsa:  2011 urtean gaika 6000 tona bildu baziren 2014 urtean 24000 tona bildu dira, 2011an halako lau. 250 milioi euro aurreztu dira. Horiek Gipuzkoako datuak dira, baina, inflexio puntua Euskal Herri osora zabaldu da.

Arrakastatsua izan da aurten Gaztemartxa,  2000 gaztek lotu zituzten Lekunberri eta Iruñea, herri baten burujabetza aldarrikatuz!  Europatik hala ere, Parisetik zein Madriletik, bestelako neurriak hartzen dira, murriztatzaileak, zapaltzaileak, baztertzaileak….nola pertsonak hala pertsonak aske nahi ditugu! Dio Aitzinako kideak Talaiatik honetan. Eta gonbidea luzatu, burujabetza aldarria, Aberri Egunetik, maiatzaren lehenera, langile egunera eramateko.

Islandiako 2636 personen genomak sekuentziatu berri dituzte. Islandiarri buruz dagoen informazioa dela eta azterketa genetikoak egiteko populazio aproposa da.
Lortutako informazioa aldakortasuna, genetikaren eragina gaixotasun batzuetan edota genomen eboluzioa aztertzeko erabili da.

Mina eta literatura eskutik joan izan dira beti. Maila pertsonal zein kolektiboan, literatura orotan aurki dezakezu oinazea. Euskaraz orain gutxi argitaratu dituzte sufrimenduaren bizipenetik sortutako lan bi: M. Durasen Samina eta J. M. Irigoienen Bi urtetako kronika fakultatiboa.

Komikigintzaz aritu zaigu oraingoan ere Mikel Begoña, Bartzelonan apirilaren 16an hasiko da Komiki Azoka, “Saló Internacional del Cómic de Barcelona” eta aitzakia horrekin, nazioartetik etorriko diren egileen lanak aipatu dizkigu, baita saria lortzeko izendapena lortu duten 3 komiki berezi ere. Berezi, guretzako, hiru lanek ardatza bera baitute, Euskal Herriko gatazka politikoa, hori bai, oso ikuspuntu ezberdinetik kontatua: “baleak ikusi ditut, yo asesino, las oscuras manos del olvido” dira komikien izenburuak.

Carlos Aznarez analiza las últimas palabras de Barack Obama que considero que Venezuela era una amenaza para la seguridad de Estados Unidos y recuerda que esta bravata del presidente Obama provocó una airada reacción de los pueblos latinoamericanos y de sus gobiernos.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »