BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Metal Gear bideojokoaren argitaratzailea den Konami enpresa japoniarrak, azken aldian marketing mugimendu bitxiak egiten dituela komentatu du Aritza Aitzibarek.

Asko gara bestelako hezkuntza sistema eredu batean sinisten dugunok eta datozen errebaliden inguruan gure jarrera argia da. Ez ditugu onartzen. Hezkuntza komunitate osoa batera 3.MAILAKO EBALUAZIOARI PLANTO dinamika abian dugu. Gero eta gehiago gara eta askoz gehiago izango gara!!! Guk geure hezkuntza sistema!!

Proiektu kolektiboa da, baina atzetik komuniate babes handia du. Baina proiektu adibidegarria den arren, badu alde iluna ere, ez baita marka eta royaltien atzaparretatik libratu…xehetasun guztiak kontatu dizkigu Etzi PMko Unai Gorrotxategik.

Udal eta foru hauteskundeek Nafarroan utzitako emaitzen ostean, eta aldaketa politikoa posible izango dela dirudien honetan, EHE Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Estebanen iritzia jaso dugu. Aldaketa politikoaren alde egin du, argi utziz nafar euskaldunak ezin direla “politikarien aldaketarekin konformatu”.

Barça eta Athleticek jokatutako azken bi finaletan gertatu zen bezala, oraingoan ere, Espainiar agintariek zein beste batzuk, Urkullu jauna tartean, beldur dira berriro gerta daitekeen txistukadari eta horren harira esandakoa kontuan hartuta idatzitakoa da. Nesken euskal futbol selekzioak larunbatean Estoniaren aurka 0-5 irabazi zuen eta hori ere aipatzea gustatuko zitzaidan baina larunbateko finala eta horren inguruan dagoen ikusmira kontuan hartuta egin dut hilabete honetakoa.

“Confebasken alderdiak badirudi hauteskundeak irabazi dituela, eta krisia gainditu dugula saltzen ari dira bai zenbait erakunde publikoak baita patronalak ere. Hauxe egia al da? Azkenean krisitik aterako gara?”

Bidaia horren karietara zer artikulu eta aipamen uharrak jasan ditugun. Orain arte Cuba noiz behinka aipatzen zuten bainan aldi huntan. Gehien entzun edo irakurri ditugun hitzak ahatik betikoak : diktatura, giza eskubideak, preso politikoak eta historikoa. Giza eskubideak… hori hori !! Zertaz mintzo dira ? Preso politikoak?… Galda dezatela Xistorreri, Iboni, Ion Parot eta beste euskal presoeri…Alde historiko bakarra izan da, nolazpait erraiteko, azkenean François Hollandek egiazko estadu buruzagi bat ezagutu duela, Fidel Castro,. Bakarretarik bat munduko Historia handian itzal zabala utziko duena…

Oculus Rift, Oculus Virtual Reality enpresak sortutako errealitate birtualean ikusteko, betaurreko kaskua da. Ideia garatzeko 91 milioi dolar inbertitu behar izan dute.  2014ko martxoan,  Facebookek Oculus VR erosi zuen 400 milioi dólarren truke, produktu honen potentzialaz txundituta geratu ostean. Nahi duenak datorren urteko hiruhilabetean erosi ahal izango ditu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »