BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Gaur Mazedoniako aktualitatea izan dugu hizpide Martin Mendizabalen laguntzarekin. Azken asteotan gobernuaren aurka eta aldeko protesten atzean dauden gako nagusien inguruan hausnartu dugu, baita geoestrategikoki herrialde balkaniar honek duen garrantziaz ere.

Aste honetan HABEko 1. eta 2. mailak prestatzeko sakelako telefonoetarako bi aplikaziori buruz hitz egin digu Maite Goñi irakasleak: EUSKARA IKASIZ (1. maila) eta EUSKARA IKASIZ (2. maila). Euskara-ziurtagiriak lortzeko trebatzen ari diren ikasleei zuzendutakoak aplikazioak dira, eta gailu mugikorretan aurreko urteetako azterketa ofizialetako ariketak egiteko aukera eskaintzen dute..

Arantza Aldezabal Sarekideak. entzuten jakitea eta entzuteko prest egotea, bizikidetza baketsurako ateak idekitzen dituen giltza dela oroitarazi ondoren, Euskal Herriko milaka eta milaka herritarrek ozen aldarrikatzen dutenaren aurrean, Espainiar eta Frantses estatuek entzungor segitzen dutela azpimarratu du, bake prozesua oztopatu nahiean, beraien politika krudela aurrera eramanez.

Iñaki Urdanibia nos presenta las últimas dos publicaciones de la editorial Shangrila acerca del escritor, poeta y  director de cine italiano asesinado hace cuarenta años: Pier Paolo Pasolini  Una desesperada vitalidad revista 23-24 de la editorial, y el libro Pier Paolo Pasolini Los Apuntes como forma poética del profesor en la universidad salmantina Fernando González García.

Josu Txapartegik Euskal Herritik hiru abesbatza herrikoiek Galizian egindako bidaian ikasitakoak azaldu dizkigu. Galiziako Xemente ikastolaren adibidea, hiri zonbaitzuen kudeaketa herrikoia, kantak…Josu Txapartegiren hitzetan, argi dago herri txikiek elkartasunean aurrera egiteko nahia badutela.

Zientzia-fikzioa badirudi ere gero eta gertuago dago gure informazio genetikoa gure sakelakoan izatea. Badaude profil genetikoa eskuragarri jartzen duten enpresak eta gero eta errazagoa izango da informazio hori eskuratzea. Honek medikuntza pertsonalizatuari bultzada eman diezaioke baina arriskuak ere egon badaude.

Senda belarren inguruan aritzen da Nekane Martiarena, gaur pareta-belarraren inguruan aritu zaigu. Izenak dioen bezala, zelai handietan inoiz aurkituko ez dugun belarra,  gibela garbitzeko erabiltzen da, baita erredura ttikiak sendatzeko…. Infusioan edota beste modutan erabil daiteke, Nekane Martiarenak xehetasun guztiak azaldu dizkigu.

Gaur Kolonbiako bake prozesuaren inguruan hitz egin dugu. Azken asteetan albiste izaten ari dira La Habanan FARC eta Kolonbiako gobernuaren artean burutzen ari diren elkarrizketak. Honez gain Kolobiako desberdintasun sozialen inguruan mintzatu gara ere Martin Mendizabalek laguntzarekin. Unai Aranzadiren “dokumentala” gomendatzen dugu gaiean sakondu nahi duenarentzat.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »