BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: Bilboko, Plentziako eta Zeanuri-Ubideko kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin eraso sexistei buruzko tertulia egin dugu: prebentzio eta salaketa kanpainak, jendearen jarrera, instituzioen eta hedabideen erantzukizuna… Elkarrizketa, berriz, Beldur Barik-eko kide Idoia Legarretari eta Lorea Diezi egin diegu, egitasmoa bera ezagutu asmoz. Ondoren, komunikazio kontuetan murgildu gara, eta Patxi Gaztelumendirekin hitz egin dugu sarearen eta politika molde berrien inguruan.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiko esatari Jojo Bidarekin hitz egin dugu, Baxe Nafarroako berriez. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Jon Aranburuk Beñardo eta Morau musikariei egin die, Arrainentzako himnoak egitasmoari buruz. Amaitzeko, gaur larunbatean Uztaritzen estreinatuko duten Hazparneko anderea antzezlanaz hitz egin dugu Bernadette Luro Iratzoki eta Xalbat Dagerrezarekin.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Elizondo eta Bera aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin euskara eta hezkuntzari buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Bilbo Hiriako Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenari egin dio, Petronorri eta energia sistemari buruz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Koop7ko kide Liher Gonzalezekin hitz egin dugu ekintzailetasunaren inguruan. Amaitzeko, gaur Barañainen aurkeztu duten Karmele gogoan dinamikaren inguruan aritu gara Ion Errorekin.

Lehenik eta behin, Ataria Irratiko esatari Iñigo Terradillosekin hitz egin dugu, Tolosaldeko berriez. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Gara egunkariak Bartzelonan duen Beñat Zaldua kazetariari egin diogu, azaroaren 9an Katalunian egingo duten galdeketa alternatiboaren harira zer nolako giroa dagoen jakiteko. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartea estreinatu dugu, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Urki Muguruzarekin hitz egin dugu, azken horrek sortu eta zuzendutako Traganarru obraren inguruan.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar Kilika gaztetxearen urtemugaren harira Azkainen izango den eskaintza kulturalaren berri izan dugu; baita Bilbo Hiria irratiko lagunei esker Bilboko kafe antzokian dagoen programazioaren berri ere. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Oihana Llorentek aste honetako alean landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Mikel Elorzari egin diogu, eta astearen errepaso kritikoa egin digu berak ebola eta Katalunia hizpide hartuz, besteak beste. Ondoren, literaturaren tartean barneratu gara, eta Garoa liburu dendako Imaol Agirrerekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Oiartzun irratikoek eginiko elkarrizketa bati egin diogu lekua: bihar Basaburuako ikastolaren alde Zazpiak Bat Eguna ospatuko baitute Oiartzunen, eta, horren harira, ikastola horretako zuzendari Ane Mari Errekartekin egon dira Oiartzun irratikoak.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko lagunek Bizkaiko berri ekarri digute: Aitziber Ibaibarriaga Bilduko Bilboko zinegotzia Deustuko makrodiskotekaz zein Zorrotzako Jardin-Lorategia auzoaren egoeraz; Alvaro Hilario kazetaria igandera arte CNT egiten ari den Urria zikloaz, eta igandean Gallartan Bagonetak kargatzeko munduko txapelketaz; eta Bizkaibuseko gatazka. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Itziar Arteaga izan ditugu tertulian, eta agintariek egiten dituzten adierazpen xenofoboez hausnartu dugu. Elkarrizketa, berriz, Komite Internazionalistetako kide Igor Olabarrietari egin diogu, Kurdistango egoerari buruz. Ondoren, Halabediko esatari Jon Aranburuk eta Ana Revueltak artearen inguruko kontuak jorratu dituzte. Amaitzeko, Bergarako Txapa irratiaren 30. urtemugaz eta astebururako antolatu duten 30 orduko maratoiaz aritu gara Iñigo Herrerosekin.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiko esatari Jojo Bidartekin hitz egin dugu, euren zonaldeko berriez. Ondoren, Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrerekin aste honetako aldizkarian landu dituzten gai nabarmenen aurrerapena egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Amanda Ruizi eta Xabi Sagastari egin diegu, Martxoak 3 Elkarteak egindako unitate didaktikoaren harira. Ondoren, Berriako kazetari Urtzi Urkizurekin komunikazioari buruzko azken berriak jorratu ditugu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek Bizkaiko EHNE-ko Unai Arangurenekin hitz egin dute ostiral honetan Astran egingo dituzten nekazari gazteen topaketaren inguruan.

Lehenik eta behin, Halabedi Irratiko esatari Jon Aranbururekin hitz egin dugu, Gasteizko  berriez. Ondoren, Argiako kazetari Lander Arbelaitz eta Euskal Herrian Euskarazeko kide Aitor Galtzakortarekin prostituzioari buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Xabi Monasteriori egin diote Bilbo Hiria irratikoek, Gabriel Aresti jaio zela 81 urte bete baitira haur. Ondoren, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin tmudan turismoam gurean izan duen eragina aztertu dugu. Amaitzeko, Usansolo Herria plataformako kide Monika Menerekin hitz egin dugu azaroaren 23rako antolatu duten desanexioari buruzko galdeketaz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »