BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Oiartzun Irratiko esatari Mirari Martiarenarekin hitz egin dugu, Oiartzungo eta Oarsoaldeko berriez. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Oihana Etxebarrietarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Gu gaitun federazioko Asier Lekuonari egin diogu, prostituzioan lan egiten dutenen aldeko elkarteek bateratuta sortu duten federazioaz aritu gara beraekin. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartea estreinatu dugu, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin hitz egin dugu. Amaitzeko, gaur Info7 irratiko Kirol Leihoa saioan elkarrizketatutako Idoia Etxeberria harri jasotzailearen hitzak entzun ditugu.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, Herri Uzta festibaleko eskaintza kulturalaren berri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujikak aste honetako alean landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, FEDEAFESeko abokatu Gotzone Astiasarani egin diogu, gaur baita buru osasunaren aldeko mundu eguna. Ondoren, literaturaren tartean barneratu gara, eta 111 Akademiako Amaia Goikoetxearekin hitz egin dugu: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen eta Iñigo Aranbarriren Apirila liburuez azalpenak eman dizkigu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek eginiko elkarrizketa bati egin diogu lekua: bihar Topa Eguna ospatuko dute Derion, eta horren harira, Tximintx elkarteko Txerra Rodriguezekin egon dira Bilbo Hiria irratikoak.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monfortek Bizkaia aldeko kontuen berri ekarri digu. Elkarrizketa, berriz, Psikosolidarioak egitasmo berriaz hitz egin digu Lide Treku psikologoak. Ondoren, musikaren tartean barneratu gara, eta Halabedi irratiko Jon Aranburu eta Beñardo Goietxe musikariarekin. Amaitzeko, Garoa liburu dendan ikusgai izango den Gaueko berbak emanaldiaz hitz egin dugu Maria Elorza eta Maider Fernandezekin.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiko esatari Jojo Bidartekin hitz egin dugu, euren zonaldeko berriez. Ondoren, Argia aldizkariko zuzendari Estitxu Eizagirrek aste honetako aldizkarian landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Berria egunkariko kazetari Garikoitz Goikoetxeari egin diogu, eta azken asteetako hezkuntzari buruzko albisteen inguruko hausnarketa egin digu. Ondoren, teknologia berrien tartean  barneratu gara, eta Xabier Landabidearekin hitz egin dugu: wikiez eta Appgree aplikazioaz azalpenak eman dizkigu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek eginiko elkarrizketa bati egin diogu lekua: nazioarteko itun berrien aurka ostiralean merkatu gardena egingo du geheingo sindikalak, eta horren harira, EHNE-Bizkaiako Unzalu Salterainekin egon dira Bilbo Hiria irratikoak.

Berrituta ekin dio aurtengo denboraldiari Zebrabideak. Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietarekin hitz egin dugu, euren zonaldeko euskararen inguruko berriez. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Kimutx egitasmoko Ane Elordiri egin diogu, haur gorrentzako sortu duten Zeinutx ipuin bildumaren sortzaileetako bati. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartea estreinatu dugu, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin hitz egin dugu. Amaitzeko, gaur Basaurin aurkeztuko duten Hego Uribeko Geuria herri komunikabide berriko zuzendari Jon Villapunekin egon gara.

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak egindako hausnarketarekin, mobilizazioen inguruan politikariek duten jarreraz. Ondoren, Karena crowfunding plataforma ezagutu dugu, ekainaren 18an auzolan egitasmoak finantzatzeko sortua. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Garapenzalekeriaren kronika Mikel Oterok egin digu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta ekonomia etikoaren aldeko mezu motibatzaileak eskaini dizkigu.

Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, LAB sindikatuko Zaloa Ibeasek lan munduan emakumeek duten presentziaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, ekainaren 28 eta 29an Errezilgo Artaunsoro aterpetxean egingo duten Hezkuntzari zirika topaketaz hitz egin dugu Idoia Larrañagarekin. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Mikel Alvarezek bat egin du gurekin.

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Gabirel Ezkurdiak atzoko giza kateaz, zein Katalunia eta Eskoziako erabakitze eskubidearen aldeko prozesuaz egindako hausnarketarekin. Ondoren, SOS Arrazakeriak Gipuzkoako hainbat udalekin abian jarritako Zurrumurru ez! sarearen berri izan dugu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuan bildutako Peruko emakumeen borrokak kontatu dizkigu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »