BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Osteguneroko modura Info7 irratiaren eskutik entzun ahal izan dute Antxeta, Halabedi eta TasTas irratietako entzuleek gaurkoan Zebrabidea. Saioaren haria markatu duen gaietako bat, jazarpen polizialarena izan da. Izan ere, Leioako ikasleek urriaren 11ko greban jasandako jazarpena salatu dutela aipatu dugu; Bizkaiako korrespontsalia egitera etorri den TasTaseko Iñigok ere udaltzainek jazarritako etorkinak hartu ditu hizpide; eta iritziaren atalean Lander Garrok gai bertsua landu du. Horrez gain, Halabediko kideek Fernando Botero artistaz hitz egin digute Artearen Txokoan. Gaurko elkarrizketatua, berriz, Iratxe Retolaza izan da, Datorren asteartean Donostiako Kaxilda liburu-dendan abiatuko den “Irakurle eskola feminista” tailerraren gidaria.

Halabediko lagunek egin dute gaur Zebrabidean saioa. Egunero moduan, kolaboratzaile zerrenda luzea pasa da.  Bertzeak bertze, Araiako Gaztetxeko kideek GaraiONekokek  Araian egingo duten Auzolanaren proiektua aurkeztu digute. Argiako Gorka Bereiziartuak asteari begira jarri gaitu, eta literatura kontuetaz mintzatu dira Alaitz Adreu eta Mryan.  Bukatzeko, Ibon Rodriguez izan dugu gonbidatu Zebrabidean. Kafea eta Galletak-taldeko kidea da eta Kafe Aleak liburuaren berri eman digu.

Ikasturte honetan ostegunero izango den modura, Info7 irratiaren eskutik entzun ahal izan da gaurko Zebrabidea. Atal iraunkorrak izango direnen artean, Kanitok egin digu aktualitatearen errepaso zorrotza eta kritikoa hasteko eta behin. Ondren musikaren atalean Inaxio Esnaolak egin dizkigu musika gomendioak. Bizkaiko berrien kronika, berriz, Tas Tas irratiko Iñigoren eskutik entzun ahal izan dugu. Gainerakoan, bi gonbidatu izan ditugu mikrofonoetan, Benjamin Dunait Nire argazkia dokumentalaren egileetako bat batetik; eta Xilabako Kanboko kanporaketan garaile irten zen Maddi Sarasua bertsolaria bestetik.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »