BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen, zein Larrun hilabetekariaren aurrerapena egin digu. Eguneko adierazpenetan,  Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteen aurkako polizia operazioaren inguruko errekazioak bildu ditugu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Agus Perez antzerki kritikariari egin dio elkarrizketa. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu eta emulazioaz, emuladoreez zein bideo jokoez hitz egin digu. Amaitzeko, Jon Aranburuk Korrikaren 19. edizioaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, Kataluniako independentismoaren ustezko beherakadaz. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Mikel Urbeltzi egin dio Bilboko Kafe Antzokiko egitarauaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola Euskal Herriko bizikidetza ereduez aritu zaigu. Amaitzeko, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin Korrikaren errepasoa egin dugu.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Itxaso Paiarekin izandako solasaldiari esker, ‘Harrapazank’ aisialdi zikloa ezagutu dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriari esker, emakume raketisten inguruanTxost Pilota Taldeko kide Ainhoa Palomo eta Jon Juanesek egindako ikerketaren berri jaso dugu. Amaitzeko, Korrikaren 19. edizioa gertutik jarraitzen ari den Jon Aranbururekin aritu gara hizketan.

Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Eguneko adierazpenetan, Malu Egiluzek emakume baserritarren estatutuaz Bilbo Hiria irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Hamaika Telebistan Eguzki Urteagari Frantziako departamenduetako bozez egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu eta komunikabideen inguruan dauden nobedadeez hitz egin digu.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erran irratiko Josu Martirekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko zein Ultzama eta Basaburuako kontuez. Ondoren, emakumeak eta kirola hizpide hartu diugu tertulian Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Elkarrizketa Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagari egin dio, frackingak Hego Euskal Herrian izango duen eraginaz. Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburutik bosgarren eta seigarren zirkuluak nabarmendu dizkigu eta ondasun krisiaz zein ingurumenaz aritu da.

Lehenik eta behin, Arraio irratiko lagunek Libe Laskuriani egindako elkarrizketari esker, Korrikaren 19. edizioak Urola-Kostan izango duen presentziaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Idoia Trenorrekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Eguneko adierazpenen tartera, zumaiarrek euskara bizitzeko duten moduaren inguruko hitzak ekarri ditugu. Elkarrizketa Maider Iriarteri egin diogu, Nepalen egin duen egonaldiaz eta Bakea eta duintasuna Gobernuz Kanpko Erakundearen barnean egindako lanaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek Iduzkilore konpainiaren ‘Hazparneko anderea’ obra nabarmendu digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Deustuko jai batzordeko Leire Arroyorekin izandako solasaldia ekarri dugu.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, ‘Gaur8’-ko arduradun Amagoia Mujikak aste honetako alea aurrerat digu. Jarraian, Partizan Bidaiak agentziako Arturo Villanuevarekin hitz egin dugu aurtengo prestatu duten bidaia eskaintzaz. Gero, Halabediko esatari Jon Aranburuk Oihaneder euskararen etxeko Ane Pedruzarekin ‘Rockomikiak’ erakusketaz izandako solasaldiari egin diogu lekua. Amaitzeko, Txapa irratiako lagunek Eneko Barberenarekin ekintzailetasunaz izandako solasaldia izan dugu entzungai.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »