BILAKETAK

Elhuyareko Quark saioan Juanma Gallego kazetariaz ari dira..

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Baina gaur beste bi piraten bisita jaso dugu eta Iñaki Apalategiren bertsoei ahotsa jarri die Ion Telleriak eta musika berriz Ekain Zubizarretak bere ukelelearekin. Hobetzen ari zarete mutilak! Plazer bat!

Donostiako Larrotxene kultur etxeko ikastaroetan egindako lanak aurkeztuko dituzte gaur arratsaldean Victoria Eugenian. Orotara hemeretzi lan aurkeztuko dituzte ikasleek XXVI. Bideoaldian. Pablo Malo eta Jon Garaño bezalako zuzendariak Larrotxeneko ikasle izandakoak dira beraz, litekeena da gaur euren lanak aurkeztuko dituzten ikasleak biharko euskal zinemagintzaren izen handiak izatea. Jorge Gil irakasleak eman dizkigu xehetasunak.

la fotoOier Zuñiga iruñarra gazte independentisten auzian orain gutxi absolbitua izan da eta Iker Moreno burlatarra berriz, Ekinen aurka Nafarroan egindako sarekadan atxilotu eta oraindik prozesatu gabe dago. Biek ala biek ezagutu dute espetxea barrutik eta espetxe sisteman nagusitzen den gizon ereduarekin hautsi dute. Maskulinitate anitzek espetxean duten lekuaz hausnartu dugu beraiekin.

Sonia Gonzalez LAB sindikatuko komunikazio idazkaria izan da gurekin, eta hiri ereduak eta denda kate handien konkistaz aritu izan gira. Sonia ere agurtu dugu ikasturteko bere azken kolaborazioan

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con Maite Ubiria.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »