BILAKETAK

Aditu Duzu

RSS-Podcast

aa

la fotoIkasturteko lehen ADITU DUZU? saioa indartsu hasi da. Albiste laburretan lo kontuak, ikerketa bitxiak eta Felisa Martin Bravo zientzialariaren berri izango dugu besteak beste. Jarraian, elkarrizketaren tartean, Uxoa Anduaga soziologoa izango dugu, eta ea euskaldunak umoretsuak garen galdetuko diogu, gai honen inguruko tesia egiten ari baita. Ez galdu, barre egingo duzu eta!

la fotoAditu duzu saioa laister abian, entzun kuña hemen.

Uztaileko ADITU DUZU? saioan Maider Sagredo, Emaus Fundazioko kidearekin izan gara solasean agroekologiari buruzko jardunaldiaren inguruan. Horretaz gain, hainbat gai ere landu ditugu: haurrak zergatik diren egozentrikoak, burmuinaren funtzionamendua, unibertsitatetako klaseak, xaguzaharrak, eraikinen kutsadurari buruz eta nola ez, sareko kontu gehiago izan ditugu hizpide.

Ekaineko ADITU DUZU? saioan Irati Iciar, UEUko Udako Ikastaroko arduraduna elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, hainbat gai ere landu ditugu: gazteentzako auzolandegiak, oroimenaren funtzionamendua, Lurraldea eta Hizkuntzari buruzko MOOc ikastaroa, matematikaren garrantzia, ikus-entzunezkoak eta gazteak eta nola ez, sareko kontu gehiago izan ditugu hizpide.

Hauxe duzu UEUren eskutik Aditu duzu? bigarren irratsaioa. Ekaitz Agirregoitia biologo, irakasle eta UEUko Osasuna Sailburuari izan dute saio honetan gonbidatu. Besteak beste, Maiatzaren 30ean UEUk Osasun Zientzien II. Topaketaren inguruan aritu dira solasean. Hitz eta pitz aritu dira ere, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoen ikerketaren araberen azken ikerketaren inguruan: sare sozialek aukera-berdintasuna bultzatzen dute. Kontu horiek eta beste aunitz Aditu duzu? irratsaioan.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »