BILAKETAK

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Gaur euri giroan goizetik iluntzera; barra-barra botako du mendebal haize nahasiarekin. Arratsaldean ipar ukitua hartuko du eta tenperatura beheranzko joeran jarriko da. Iluntze aldera atertu egingo du, baina tenperaturak beherako jauzi handia emango du. Lurralde osoa zeropean geratuko da eta hurrengo egunetan elur-lapatxa egingo du itsasertzeraino.
Bihar ipar-ekialdeko haizeak lurralde osoa zeropean jarriko du. Lainoak pilatuko dira kostaldean, baina ezer bota gabe. Ipar parteko mendi maldetan pilatuko diren elur keldoak edo lantxurda pixka bat utz dezakete leku horietan. Zeropean, baina izotzik ez da sortuko.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

Andoainen Egunkariaren itxieraren 10. urteurreneko ekitaldian Maite Bidartek Juan Mari Torrealdairi egindako elkarrizketa.

Hala uste du Martxelo Diaz GARA egunkariko kazetariak. Gaur goizean Nafarroako Parlamentuan Enrique Goñi CANeko zuzendari hoiak eskaini duen agerraldiaren nondik norakoak azaldu dizkigu Diaz-ek.

Hala uste du Martxelo Diaz GARA egunkariko kazetariak. Gaur goizean Nafarroako Parlamentuan Enrique Goñi CANeko zuzendari hoiak eskaini duen agerraldiaren nondik norakoak azaldu dizkigu Diaz-ek.

Gaur busti antza goizean, ipar ukituko haize geldiarekin, baina laino maskalak deseginez, itxuroso geratuko da eguerdirako. Hego ukitua hartuko du haizeak, eta sekulako garbiketa egingo du, giroari aldaketa nabarmena eraginaz. Eguzkiak ere esku hartuko du giroa goxatzen. Antizikloia geure parean jarriko da, eta egun batzuetarako eguraldi ona bermatuko digu.
Bihar hego-ekialdeko haize leunak kutsu atsegina emango dio eguraldiari. Egunsentiko hodei geruzatxoak izotzetik babestuko gaitu, eta tenperatura maximoa dezente gorago. Erabat garbi geratuko da gero, eta eguzkiak ere ederki alaitu eta goxatuko ditu bazterrak.

Donostiako agenda kulturalaren aste honetako errepasoa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »