BILAKETAK

Infozazpi 5 urte

RSS-Podcast

aa

Infozazpi Irratiak bost urte bete ditu urtarrilean. Proiektua martxan jarri genuenean, arian-arian garatuko genuela esan genuen, eta hala egin dugu bost urteotan. Orain, beste urrats batzuk egitera goaz, irratiari tamaina handiagoa emateko. Bere itzala gero eta zabalgoa izateko.

Geroz eta gehiago. Horixe da orain arte jarraitu dugun bidea, eta oraingo honetan, indarberriz, hartu dugun leloa, bosgarren urteurrena dela-eta abiatu dugun kanpainan.

Gure seinalea geroz eta leku gehiagotara helarazi nahi dugu. Geroz eta programazio osatuagoa eskaini nahi dugu.

Eta hori gauzatu ahal izateko, Geroz eta bazkide gehiago bildu nahi ditugu.

Azken hilabeteotan hainbat eskualde eta herri zeharkatu ditugu; Tolosa, Arrasate, Bergara, Donostia, Lizarra, Iruñea, Tafalla, Durango, Otxandio…Hauetan irratsaio bereziak eskaini ditugu, baita proiektuari buruzko informazioa helarazi ere. Otsailaren 19an Hernanin izango gara; Infozazpi irratiaren Musika Jaialdia antolatu dugu.

Irratiaren bosgarren urteurrena ospatzeko antolatu dugu Otsailaren 19an Hernanin Musika Jaialdia. Euskal rap taldeen topaketa izango da lehenik. Herrialde bakoitzetik talde bana gerturatuko da; Lapurditik MAK, Arabatik Indarrap, Nafarroatik Goienetxe Anaiak, Bizkaitik Norte Apache eta Gipuzkoatik %100 Gourmet.

Graffitilariak ere ariko dira rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta tarteka ZAPARRADA Batukadak danbor hotsekin dantzarako gonbitea ere egingo digu.
Bestelako doinuei ere egingo diegu tarte Hernanin. Dantzarako giroa jarriko dute The Sparteens eta Afu
taldeek; Sirokak itxiko du kontzertuen atala rock doinuekin. Irratiko kolaboratzaileak ditugun bi disko jartzailek emango diote amaiera musika jaialdiari, DaddyJeff-ek eta Sound Sisterrek.

Urtarrilaren 21ean ostirala, gaueko 22:30etan, sei bertsolari hauek ariko dira Bergarako frontoiko taula gainean, Infozazpi irratiaren bosgarren urteurrenaren kanpainaren baitan: Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze. Gai jartzailea Josu Goikoetxea.

Euskal sortzaileek Durangon aurkeztuko dituzten lanak gertutik jarraituko ditu infozazpi irratiak.
Saio berezia eskainiko du astelehenean goizeko 11:00tatik aurrera Ahotsenea gunetik. Agin Rezola
eta Gotzon Elizburuk gidatutako saioan hainbat gonbidatu izango dituzte; Durangoko disko eta
liburu azokako arduradunak, Ahotseneako bultzatzaileak, sortzaileak eurak eta baita Durangoko
herritarrak ere. Horrezgainera, konstituzio espainiarraren urtemuga hizketa gai izango dute eta
besteak beste, independentziaren alde antolatu den lipdub-a gertutik jarraituko dute.

Arrasaten Infozazpiren alde egindako egunaren zuzeneko saioa.

5.ren urteurrena ospatzeko  Otxandion antolatua izan den aldeko egunaren zuzeneko saioa.

::