BILAKETAK

Harrobia

RSS-Podcast

aa

Eguberrien atarian publizitate “bonbardeoa” hasiko den honetan, jostailuei begira jarri gara. Batetik, rol tradizionalak iraunarazten direla ohartaraziz orain aste batzuk Emakundek emandako datuak gogora ekarriz, eta bestetik, jostailuen funtzioaz, eta jostailuen eta jolasaren arteko desberdintasunaz hitz egin dugu Ariane Kamio eta Ana Eizagirrerekin. Azken hau, pedagogian doktorea eta EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, berriki tertulietara batu zaigun laguna.

Atsedenik ez du Euskal Herriko musika eszenak, ezta behar ere. Harrobia saioak, ordea, merezitako oporrak hartuko ditu denbora batez. Baina lasai, bertako argitalpenak hurbiletik segiko ditugu. Hilabetez hilabete, estiloz estilo, edozein dela hizkuntza eta formatua. Tarteka nabarmenduko dugu bat edo beste, baina ez da irrati zein Internet uhin bidez izango. Indarberrituta itzuliko gara, horrelako batean. Bitartean, denboraldiko azken saioa nabarmenduko dugu. Nahiko lasaia, folk rock kutsukoa, eta hein batean amerikarra.
Saio honetan MobyDick “Cotard Delusion” (hurbileko entzunaldia), Audience, We Are Standard, Kometa, The Icer Company, Inserta, Mutürbeltz, EH Sukarra, …

Iñaxio Esnaolaren Harrobia saioan, Mantisa “Plethora” (hurbileko entzunaldia), John Berkhout, Mikel Uraken, El Capitan Elefante, Eñaut Elorrieta, Larry Bird (lehen pausoa), Humus, Kasik, Sholl, …

Iñaxio Esnaolaren Harrobia saioan ZaKillers! “Hyena” (hurbileko entzunaldia), EH Sukarra, Sermonds, Las Culebras, Norman, Fetitxe (lehen pausoa), Hil Aiari, Kaotiko, No Komply, …taldeen lanak entzun dira.

Iñaxio Esnaolaren Harrobia saioan Belako Eurie (hurbileko entzunaldia), Inocua, PAM, Correos, Grises, Aguxtin Alkhat (lehen pausoa), Josu Bergara, Señores, Santiago Delgado y Los Runaway Lovers, …taldeen lanak entzun dira.

Erritmoekin jolastea gustuko dugu. Dantzarako joera bestelakoa bada ere, musika beltzak ere bere tartea du gurean. Batez ere, Euskal Herrian badirelako funk, soul, reggae, hip hop zein ska doinuak jorratzen dituzten taldeak. Freskotasuna dute batzuk, eta beste batzuk ez horrenbeste. Azken boladan plazaratu diren nobedade dantzagarri horiek (ez nahastu, irrati-formulen proposamenekin) metatzea da erronka.
Harrobia saioaren ale honetan: Oreindik “Berdinelite” (hurbileko entzunaldia), Triz3ps, Bad Sound System, 2Zio, Hesian, Margot (lehen pausoa), Gose, Gatibu, Itziarren Semeak, …

Iñaxio Esnaolaren Harrobia saioan Cohen “Cancer Days” (hurbileko entzunaldia), Anger, Maderacore, Sarkor, Abra Kadaver, McOnak (lehen pausoa), Arale, Bronze, Sacramento, …taldeen kantak entzun dira.

Iñaxio Esnaolaren Harrobia saioan, Kerobia “Supernova” (hurbileko entzunaldia), Saioa, Hutsa, Marvin, Estankona, Malder (lehen pausoa), Joseba Irazoki, Buffalo, Viva Bazooka, …taldeen lanak entzungo dira.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »