BILAKETAK

Gakoa

RSS-Podcast

aa

Espetxe zigorra eten egin diote Ventura Tome tafallarrari, gaixotasun larri eta sendaezina duelako. Hala azaldu digu Tomeren abokatu, Jaione Karrerak. Gaixo larri dauden beste presoen kasuan erabaki berbera hartu behar dela aldarrikatu du.

Begona Zabala feminista y abogada navarra lleva años luchando por los derechos de las mujeres. Nos ha confesado que está emocionada después de que el gobierno español haya anunciado la retirada de la reforma de la ley del aborto.

Los 39 trabajadores de la planta que la multinacional francesa Antalis tiene en Albistur fueron despedidos el pasado viernes. Hoy han protestado frente a la empresa donde han acudido a trabajar diáriamente los últimos largos años. Quieren impedir el desmantelamiento de la planta. Hemos hablado con el delegado de LAB en Antalis, Fernando Gordejo, y hemos comprobado el sufrimiento que se esconde detrás de los cierres de empresas.

Bihar beteko da hilabete bat  trintxerpeko sutetik. Sugarretan zeuden eraikinen irudiek Euskal Herriari eman zioten itzulia. Berehalakoa izan zen Udaletxearen, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren erantzuna .Atzo jaso zituzten  familiek etxe berriko giltzak, 6 hilabeteko epea daukate. Ane Miren Piñeiro Trintxerpeko kaltetuen elkarteko bozeramaile da eta harekin izan gara solastean. Intituzioetatik jasotako laguntzarekin oso eskertuak daudela aitortu digu, baina aitortu digu ere, nekez ahantziko dutela Trintxerpe herriak emandako babesa. Nekez izango dutela aukera jasotako guztia bueltatzeko.

Gaur hil da Manu Leginetxe euskal kazetari eta idazlea 72 urte zituela. Munduko 11 gatazka ezagutu zituen, eta idatzi zituen liburuak ere 11 izan ziren. Mikel Reparaz kazetariak Pakistanen izan zuen Arratzuko kazetaria ezagutzeko aukera.

Isitiluak piztu dira berriro ere Ukranian, eta azken orduotan, hainbat berri agentzik zabaldu dutenez, 3 lagun hil egin dira protestetan. Txente Rekondok Ukraniako egoeraren analisia egin digu.

Siriako gatazkari irtenbidea bilatu asmoz, nazioarteko konferentzia ospatu dute gaur Suizan, mundu osoko 40 herrialdetako ordezkariak bertan izan dira. 2011. urtetik hona 130.000 lagun hil dituzte Sirian eta 3 milioi lagun errefuxiatu kanpalekuetan aurkitzen dira. Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituaren ustez negoziazioa ezinbestekoa da Siriako gatazka konpontzeko, eta uneotan, bere iritziz, arazo nagusienetariko bat oposiziaren baitako banaketa da.

Eroskiren menpeko finantza ekarpenak erosi zituzten hainbat herritarrek ADICAE elkartearen bidez aurkeztu duten salaketa kolektiboaren epaiketa hasi den egunean, finantza erakundeek merkaturatutako produktu hauez mintzatu gara Joseba Barandiaran ekonomilariarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »