BILAKETAK

Gureaz Blai

RSS-Podcast

aa

Bankura joan eta.. “Kaixo, 140€sartu nahi ditut nire kontuan” eskatuta ” En castellano, no entiendo” erantzuten badigute zer egin dezakegu? Horretaz aritu dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi gaurko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU tartean, berriz, Xabier Olano Gipuzkoako Foru Ogasuneko zuzendari nagusia elkarrizketatun dute. Honek, errenta aitorpena euskaraz egiteko jarraitu beharreko urratsen berri eman die.

“No hablo euskera, ¿me podrías decir en castellano?”, “Beno, baina ulertu egiten duzu?”, “Hombre, algo sí”; eta hortik pixka batera: “Mira, oye, no se si me he enterado muy bien…”. Hori bera, gure etxeko tresnak konpontzeko behar dugun teknikaria aldatzeko nahikoa arrazoi izan daiteke, Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik gaurko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean aztertu dutenez. EGIN KONTU tartean, berriz, Getxoko Egizu euskara elkarteko Garazi Lopez de Uralde elkarrizketatu dute, lan bila dabiltzan euskaldunen eta langile euskaldunen bila dabiltzanen arteko bitartekaritzarako sortutako Beharsarea egitasmoaren inguruan.

“Euskaldunberriaren esketxa” deituriko bideoko soinuari tiraka ekin diote gaurko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean Gureaz Blai saioari Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. EGIN KONTU tartean, berriz, Iñaki Arantzabal informatikan adituak euskara on line hobetzeko dauden baliabideen inguruko gomendioa eskaini die.

“Eider moldatzen da kartelak egiten, baina ez daki euskaraz”; “Nola ezetz? Nik beti hitz egin dut euskaraz berarekin”. Zer uste duzu zuk entzule? Eiderrek ba ote daki euskaraz? Egoera isolatuetatik arau orokorrak nola ateratzen ditugun hausnartu dute gaurko saioan Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. Egin kontu atalean, berriz, AEK-ko Idoia Arbelaitz elkarrizketatu dute, eta honek udako barnetegien inguruan hitz egin die.

“Euskarazko hitz batzuk eskertuko genituzke hainbatek”; ausartuko al zinateke halako eskaera bat egiten zine klasikoko emanaldi baten aurretik filmaren aurkezpena gaztelania hutsez egin dutelako? Bada eskaera hori egin zuenaren ausardia eta portaera eredugarria nabarmendu dute Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik, gaurko Gureaz Blaiko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN ATALEAN. Saioaren bigarren tartean, EGIN KONTU-n alegia, Ruben Sanchez izan dute gonbidatu gisa. Honek, beste lagun batekin batera egin dituen “The Arlotes” euskarazko marrazki bizidunen inguruan hitz egin die.

“Bezero zaren denda bateko saltzaile erdalduna udaleko oharra euskara hutsez ekarri duen langileagatik gaizkiesaka hasiz gero, zer egingo zenuke zuk? Era horretako gertaera bati helduta ekin diote gaurko NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalari Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. EGIN KONTU tartean, berriz, Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrez elkarrizketatu dute, ziurtagiria kontsumitzaileontzako zer nolako bermea den jakiteko.

“Lo dicho, respeto y educación”. Gaztelaniaz idatzitako mezu elektroniko bati euskaraz erantzun eta halako esaldi bat bueltan helduz gero zer egingo zenukete zuek? Horretaz aritu dira gaurko saioko NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi. EGIN KONTU tartean, berriz, Iñaki Arantzabal izan dute gonbidatu gisa, eta euskaraz on line ikasteko baliabideez hitz egin die.

Korrikaren hemezortzigarren edizioa ez da gutxiagorako, eta gaur tarte berezia egin nahi izan diote Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik Gureaz Blai saioan. Horretarako, hiru gonbidatu izan dituzte telefonoaren beste aldean. Lehenik, AEK-ko bozeramaile Igor Elorduirekin hitz egin dugu, aurtengo edizioaren nondik norakoez. Ondoren, Korrikako furgonetan zihoan Ane Aristiri esker izan dugu euskararen aldeko lasterketarekin zuzeneko konexioa. Amaitzeko, Korrika Agurainera iristeko zain zegoen Ainitzerekin hitz egin dugu. Datozen bi asteetan ez da Gureaz Blairik izango, eta apirilaren 9an itzuliko gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »