BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Ozeanoen nazioarteko egunean ozeanoen azpian dagoen plastikozko munduari begira jarri gara. “Zortzigarren kontinentea” deitzen diote batzuek, “zopa plastikoa” besteeek. Kontua da, plastiko partikulak gero eta gehiago zabaltzen ari direla ozeanoan eta eragin oso kaltegarria dutela ingurugiroan. Ozeanoen egunean, Greenpeacek Bilbon egindako protestari begiratzeaz gain, ozeanoetako kutsadurari eta hau murrizteko hartu beharreko neurriei begira jarri gara Surfrider fundazioko kide Sabina Hourcadekin.

Gaur 40 urte betetzen dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zela. 50 urte ere bete berri dira haren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zela, “Nire aitaren etxea”, “Apur dezagun katea” edota “Beti esanen dut egia” poemak ageri direna. Arestiren izanari eta ondareari begira jarri gara bi lagunekin: Karmelo Landa literatura irakasle eta Aresti gertutik ezagutu zuena eta Oier Guillan idazlea eta “Gabrielen lekuak” emankizuneko sortzaile eta partaidea.

Hilabeteetako borrokari eskerrak, Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek  lantegiaren itxiera ekidin dute. Gonvarri Taldeak erosi du TS Fundiciones. 5.150.000   euro eskaini ditu eta 8 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du. Iharduera 60   langilerekin hasiko du baina helburua 4 urtetan 121 izatea da. Lortutakoa ordea,   langileen borrokari eta herritarren babesari esker eskuratu dutela nabarmendu du   Kalegorrian saioan Asier Lizasok, LAB sindikatuko delegatuak.

El 9 de junio Zizurko Herri Harresia llama a movilizarse en solidaridad con Koldo Santxez, por los incidentes acarecidos en el Txupinazo de Sanfermines del 2011.

El próximo miércoles, en el marco de la Muestra de Cine y Mujeres de Ipes Elkartea, se   proyectará el documental “Boxing for freedom”. Un documental de Silvia Venegas y   Juan Antonio Moreno (invitados al coloquio), relata la historia de una joven afgana que   se rebela contra el miedo y contra un contexto de tradiciones patriarcales, uniéndose a   un equipo de boxeo femenino junto a su hermana. Hemos hablado con su directora,   Silvia Venegas.

Cinco películas de ficción, dos filmes documentales y ocho cortometrajes forman la 29ª   Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Iruñea, que se desarrollará entre hoy y el 12   de junio y que está organizada por la Fundación IPES-Elkartea. Una muestra de cine   que tiene como objetivos principales: visibilizar el cine que están haciendo las mujeres,   mostrar representaciones de lo femenino que rompan los estereotipos de género que   predominan en el cine comercial, y sensibilizar sobre diferentes situaciones de   desigualdad y discriminación de género. Nos lo ha contado Amaia Barandika de Ipes Elkartea.

Egun batez bada ere bestelako gizarte eredu bat irudikatuko dute larunbatean Donostiako Antiguan antolatu duten Alternatiben Herrixkan. Ostiral iluntzean hasi eta larunbat iluntzera arte trantsizio sozial, energetiko eta ekologikorantz abiarazteko garaia dela aldarrikatuko dute festa giroan Donostiako Piratekin batera 50 eragile baino gehiagok. Klima aldaketari aurre egin eta bestelako mundu bat posible dela aldarrikatzeko, hain zuzen, Bizi! mugimenduak antolatutako 5.000 kilometrotako bizikleta martxa ere hara iritsiko da larunbatean. Donostiako Piratetako Sheila Padronesekin eta Bizi! mugimenduko Joan Indabururekin hitz egin dugu.

Eraikina zahartzen ari dela ikusita, Txerrimuño baserri okupatuko lagunek teilatua konpontzeko unea iritsi dela erabaki dute eta horretarako, dirua biltzeko asmoz “Txerrimuñoko Teilatu Festa” antolatu dute larunbat honetarako Lezon. Goizean goizetik askotariko ekimenak izango dira. Eguneko egitarauaz eta Txerrimuño proiektu autogestionatuaz solastu dugu goizean Ekaitzekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »