BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Los abogados Atxarte Salvador y Kepa Mantzizidor han denunciado que Xabat Moran, Marina Sasgastizabal, Ainhoa Villaverde,  Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Aiala Zaldibar e Ibon Esteban están ilegalmente en prisión. En una rueda de prensa ofrecida esta mañana en Bilbo, los abogados también han anunciado la presentación de querellas criminales contra los Magistrados de la Sección Cuarta de la Audiencia Naiconal española por este motivo. En conccreto, han presentado sendas querellas criminales contra Angela Murillo, Carmen Paloma Gonzalez y Juan Francisco Martel por mantener ilegalmente en prisión a los 7 jóvenes vascos. Una iniciativa sobre la que hoy hemos preguntado, antes de la citada rueda de prensa, a la letrada Atxarte Salvador, que también ha valorado la decisión del Tribunal Supremo de descartar como pruebas las declaraciobnes realizadas solo en sede policial.

Gaurko egunez duela 36 urte Gladys del Estal tiroz hil zuen Guardia Zibilak zentral nuklearren aurkako manifestazio batean Tuteran. Agente bat epaitu bazuten ere ez zen inoiz kartzelara joan eta inork ez du heriotza haren ardurarik hartu. Protesta eta ekimen ugari sortu zen urte haietan Euskal Herrian del Estalen heriotza salatzeko. Urte haietara eta gertakizun hartara gerturatu gara Fito Rodriguezen eskutik.

Gero eta gehiago dira gurean ekonomia sozial eta eraldatzailea oinarri duten elkarte eta egitasmoak. Bidasoako bailaran hainbat sortu dira azken urteetan eta horiei espazio bat eskaintzeko prest agertu da Irungo Lakaxita gaztetxea. Horrela, LKXT Koop forma hartzen ari da eta bertako espazioa lanerako gune bihurtu du esaterako Hiritit At! elkarteak. Azken hau, lurralde antolaketa eta jendartearen arteko harremana eralda daitekela frogatzeko asmo sendoz sortu zen orain bi urte eta sei lagunek osatzen dute gaur egun. Olatukoop ekimeneko partaide ere bada Hiritik At! beste hainbat enpresa, elkarte erakunde eta kooperatibekin batera. Lakaxitako Beñat Muguruzarekin eta Hiritik At!-eko Ibai Esteibarlandarekin hitz egin dugu.

Geroz eta gehiago dira Lakuak inposatu nahi duen 3. mailako azterketari planto egiten ditoen ikastetxeak. Hezkuntza komunitateak ez ditu begi onez ikusten aipatu azterketak LOMCEren inposazioa islatzen dutelako. Ingurumari honetan elkarrizketatu dugu Leire Barrera, Lezoko Hezkuntza Plataformen Topaguneko ordezkaria.

LOMCEren aurkako dinamikaren baitan, Santurtziko Mamariga auzoko ikastetxean ere 3. mailako azterketari planto egin diote gaur. Atzo prentsaurrean iragarri bezala, gurasoek ez dituzte goizean euren seme-alabak Mamariga auzoko Itxasoko Ama ikastetxera eraman eta ondorioz, gaur egitekoa zen 3. mailako azterketa bertan behera geratu da. Planto egin duen Olga Gil amarekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.

Aste osoan zehar Iruñako alde zaharrean egiten ari diren “artisten auzoa” ekimenari begira jarri gara. Idoia San Matias antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak eta swing dantza egingo duen Edurnerekin ere hitz egin dugu. Orotara, 180 artistek parte hartuko dute.

la fotoNepalen hilabete terdi igaro ostean duela gutxi itzuli da Euskal Herrira Batirtze Cabello. Bi lurrikarak bizitu ditu Nepalen Annapurnako trekking-a egiten ari zela. Lurrikarak eragindako kalteak arintzeko laguntza biltzen aritu da Nepalen bertako hainbat musika elkarteekin batera eta laguntza hori bideratzen jarraitzen du Euskal Herritik. Nepalera begira jarri gara berarekin.

Zabalik da UEUren udako ikastaroetan matrikulatzkeo epea eta hori dela, Idoia Itziar elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan. Ekaina bukaeran hasi eta ia abuztura arte luzatuko diren udako ikastaroetan, 34 ikastaro eta 6 jardunaldi prestatu dituzte UEUko kideek.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »