BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Gaur abiatu den IkerGazte 2015 kongresuan hainbat ikerketa aurkeztuko dira, gaur goizean bertan hemezortzi  gazte ikertzailek euren lanaren berri eman dute. Guk horietako batekin hitz egin dugu. Euskal Autonomi Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta ideologiak aztertu ditu Jone Goirigolzarri Garaizar ikertzaile gazteak. Zenbait zertzelada eman dizkigu.

Gaur hasi eta ostirala bitarte 200 ikertzailek parte hartuko dute Durangoko Landako gunean atondu duten IkerGazte kongresuan. UEUk antolatutako hitzorduaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea, zabaltzea eta ikerlarien arteko harremanak sendotzea da. Kongresua abiatuta atsedenaldian, kafearen tartean, harrapatu dugu Miren Josu Ormaetxebarria Kongresuko arduraduna.

AEK Barnetegiak Neguan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea dira udako barnetegiak eta gainera, askotariko aukerak daude. “Udan ere euskahaldundu zaitez” lelopean, martxan da AEKren udako barnetgietan izen emateko epea eta gaur, Kalegorrian saioan, barnetegi hauek gertuagotik ezagutu nahi izan ditugu. Horretarako, Asier Arroita AEKko Barnetegi ibiltarien arduradunarekin eta Ana Remiro, familia barnetegietan parte hartu duen ikaslearekin solastu dugu. Izen emateko 946 464 000 deitu dezakezue edo udabarnetegiak@aek.org helbide elektronikora mezu bat igorri.

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaurkoan hainbat politikarik egindako gogoetak bildu ditugu. Zehazki, Xabier Zubizarreta (ezker abertzalea), Juan Jose Ibarretxe (EAJ) eta Jesus Egiguren (PSE) “Nazio kulturala eta Estatu” gaiaren jiran aritu dira berriki.

EKIPINTXO Diru irabazi asmorik gabeko Loadinn elkarteko kide diren hainbat gaztek “Ekipintxo” ekimena antolatu dute iganderako Hernanin. Herriko tabernari eta beste zenbait eragilerekin elkarlanean pintxo lehiaketa, bertsoak eta kontzertuak antolatu dituzte. Ekimenaren helburua, Hernaniko kultura aberastea eta herritarren partaidetza sustatzea da. Irene Martinez eta Xabier Muruak eman dizkigute xehetasunak.

En la escuela Maestro Garcia Rivero de Atxuri llevan meses realizando diferentes iniciativas para mostrar su rechazo a la imposición tanto de la Lomce como de Heziberri. Hoy por la tarde realizarán una concentración junto con profesores y alumnos del centro para denunciar que este mes les quieren obligar a dar el primer paso práctico en la implantación de la Lomce, con la realización de la reválida para las alumnas y alumnos de 3º de primaria. Un tema que hoy hemos tratado en Kalegorrian con Manuela Alonso, madre de la escuela pública de Atxuri.

Atzo ospatu zen Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, azken urteetako arrakastatsuena. Antolatzaileek balorazio baikorra egin dute eta aurrera begira jarri dira. Ziburuko ikastolarentzat nahikoa finantziazio lortuko dela ziur agertu da gurean Seaskako lehendakari Paxkal Indo baina herri ekimenetik harago urrats bat gehiago eman beharra nabarmendu du: administrazioaren babesa eta gestio mixtoa.

SEIURTE taldea “Ezpalak” seigarren estudioko lana kaleratu berri du Seiurte taldeak. Joxe Mari Olasagasti aizkolaria egurra moztu berritan ezpalez inguratuta eskaintzen ari zen telebistako elkarrizketa batek inspiratu zuen Iokin Elortza taldeko gitarra eta ahotsa. Enborra da Seiurte taldea eta askatzen ari den ezpalak dira taldearen diskoak eta kantuak. Hogei urteko ibilbidearekin enborra trinko, indartsu dagoela eta egiten dutenarekin gozatzen ari direla adierazi digu Iokin Elortza Seiurte taldeko gitarra eta ahotsak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »