BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Para este domingo, 19 de abril, la Plataforma Vasca para la Querella contra los crímenes del Franquismo y el ayuntamiento de Elgeta,  junto a sindicatos y partidos históricos realizarán un homenaje a las personas supervivientes de la resistencia al golpe militar fascista. Hoy, hemos hablado de la heroica resistencia de los gudaris y milicianos en los Intxortas con Juan Ramon Garai de Intxorta Elkartea.

TTIPa edo Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmena transatlantikoaren aurkako eguna izango da larunbata Europan. Hainbat mobilizazio deituta daude gurean ere. Multinazionalak Estatuen gainetik jarri eta herritarren bizkar hartuko diren erabakiek zer nolako ondorioak ekar ditzaken aztertu dugu ELA sindikatuko nazioarteko idazkari Laura Gonzalezekin eta Askapenako Julen Zulaikarekin. TTIParekin nola amaitu daitekeen ere galdetu diegu.

Larunbatean Otxandioan “Euskaraz Bizi Eguna” ospatuko da EHEk antolatu eta «Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera» lelopean. Egun horri begira jarri gaurkoan Kalegorrian saioan eta horretarako, Nestor Esteban eta Azaitz Gartzia elkarrizketatu ditugu, biak ere EHEko kideak. Otxandio txikia izanik arnasgune handi bat da euskararentzat oso herri euskalduna delako. Horregatik hautatu du EHEk Euskaraz Bizi Eguna bertan ospatzeko.

Ultima hora sobre las dos detenciones en Iruñea con el periodista Aritz Intxusta.

ETBn euskaldunak gaztelaniaz hitz egitera ez bultzatzeko eskatu dute eta zehazki ETB2n euskaraz egitearen aldeko hautua egin dute kirol eta kultura arloko pertsona ezagunek. Iratxe Ibarra bertsolariarekin eta Iñaki Artola pilotariarekin hitz egin dugu.

la fotoEuskal dantza tradizionalen inguruan Ibai Fresnedok egindako gogoeta eta proposamenetik tiraka elkartu ditugu mahaiaren bueltan Fresnedo bera (Kukuka eskolako kide eta sexu hezitzailea), Gari Otamendi (dantzan.eus-ko kidea) eta Eneko Gil (Kukai taldekoa). Euskal dantzek gaur egun gizon eta emakume rol tradizionala erreproduzitzen dutela argudiatuta, besteak beste, euskal dantza talde queer bat sortzeko proposamena egin du Fresnedok. Euskal dantzen egungo ereduaz, genero eta identitate anitzek duten presentziaz eta dantzaren izaera politiko eta funtzioez gogoeta egin dugu.

Gaurko saioaren azken zatia duela ez hainbeste argitaratu den liburu bati eskaini diogu, Fermin Etxegoien kazetariaren “Eutsiko diogu?” [Erein] liburuari, hain zuzen. Liburuan sorkuntza arloko 12 profesional autonomo elkarrizketatzen ditu Etxegoienek eta guztiei galdera bera luzatzen die; “Eutsiko diogu?”. Liburuaz eta liburuak dituen hari-mutur anitzetaz solastu dugu Etxegoienekin.

Bihar, larunbateko, Iñigo Cabacas gaztearen senide eta lagunek omenaldi berezia egingo diote Bilbon. Bere heriotzetik 1.095 egun igaro direla gogoratuz beste hainbeste globo aireratuko dira Cabacasek pilotakada jaso zuen lekuan “Bilboko zerua justiziaz betetzeko“. Testuinguru honetan, Iker Hernandez, Iñigo Gogoan plataformako kidea elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian saioan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »