BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Donostiako Bulebarrean 8 orduko elkarretaratzea hasiko dute eguerdian Jon Anzaren senide eta lagunek deituta.  Hitzordua bikoitza da, Donostian, bata, Parisen bestea. Izan ere, Jon Anzaren auzian Estatu frantziarrak izandako arduraz epaiketa egingo dute gaur Parisen. Ingurumari honetan elkarrizketatu ditugu Maritxu Paulus Basurko, familaren abokatua eta Maixo Pascassio, Jon Anzaren bikotea.

Itsasora begira jarri gara. Berdelaren kanpainaren bukaerak eta antxoaren hasierak bat egin dute oraingoan. Prezio ahulekin amaitu da berdelarena eta aurreikuspen handiekin dator antxoaren kanpaina, biomasa historikoa aipatzen dute adituek. Kuotak, prezioak, azken urteetako politikak aztertu ditugu Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradien Federazioko lehendakari eta Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradien  Federazioko idazkariarekin.

Txema Rollo solidaridad en Sahara

Santi Aldanondo Duintasuna plataforma

Saio bikaina eginda Julio Sotok jantzi zuen larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Duela bi hilabete auto istripuz zendu zen Alberto anaia oso presente izan zuen hasi eta buka.

Ander Rodriguez 31.400 gipuzkoarrek gizarte zerbitzuak erabiltzen dituzten arren, ezjakintasun, lotsa edo estigmatizazioa tarteko, beste askok ez dutela laguntzarik eskatzen uste du Gipuzkoako Diputazioak. Horregatik, Gizarte Zerbitzuei esker. Zuri esker leloa duen kanpaina abian jarri dute. Gizarte politikako diputatu Ander Rodriguezekin aztertu dugu kanpaina eta egoera. Lau urteko legegintzaldiaren balorazioa ere egin digu.

Autogestioa, ametsak, bizi eredu alternatiboak eta askoz gehiago bizi dira gaztetxe baten baitan eta hori guztia bildu eta dokumental baten bitartez erakutsi nahi dute Donostian. Kortxoenea gaztetxearen dokumentala egiteko proiektua abian da eta berau finantzatzeko diru bilketa abiatu dute dagoeneko Karena Crowdfunding gunean. Proiektu honen bultzatzaileetako batekin, Markel Ormazabalekin solastu dugu gaur Kalegorrian saioan.

Azken polizia operazioaren logikan atxilotua izateko baldintza guztiak betetzen ditu Mati Iturraldeak; medikua da, Jaiki Hadi elkarteko kide, preso politikoen asistentzia medikuan aritzen da boluntario eta senide ere izan da. Atxilotuetako bi oso gertukoak dirau, Oihana Barrios eta Fernando Arburua. Egiten duten lanaren berri eman digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »