BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Un atún rojo o cimarrón marcado por técnicos de AZTI y liberado frente a la costa de Zarautz en agosto de 2007 ha sido recuperado recientemente en el Mediterráneo, en la costa de Malta, tras haber cruzado el océano Atlántico en dos ocasiones, con el fin de pasar el invierno en la costa norteamericana y el verano en la europea. Un hallazgo sobre el que hemos preguntado a Josu Santiago, Coordinador del Area de Gestión de Recursos Túnidos de AZTI.

Zer nolako eragina du hirigintzak euskaran? Galdera hori egin zuten orain urtebete “Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldietan eta aurten berriro ere errepikatzea erabaki dute. Adituek diote hirigintza politikek ere berebiziko eragina dutela euskararen normalizazioan eta tresna eraginkorrak martxan jartzea beharrezkoa dela. Hortik, gaur eta biharko Donostian antolatu dituzten II. jardunaldiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, UEUk eta Kontseiluak antolatu dituzte. Azken honetako idazkari nagusi Paul Bilbaorekin hitz egin dugu.

IMG_7898Juanma sarasola Murgia kazetariak liburu batea jaso du, 80. hamarkada hasieratik 90. hamarkada hasierara bitarte, Irungo Mosku plazan izan zen “kultur eta gizarte mugimenduen eztanda”. “Moskuko urrea” zer nolakoa zen ezagutu dugu gaur, Kalegorrian saioan, Sarasolari egin diogun elkarrizketaren bitartez.

Bihar, otsailak 6, Bob Marley reggae musikariaren jaiotzaren 70. urteurrena izango dela probestuz, Bob Marley Birthday Festibalaren 2. edizioa ospatuko da larunbatean Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Guk, efemeride hau dela eta, larunbatekoaz eta musika jamaikarraz hitz egin dugu gaur Revolutionary Brothers taldeko Unai Martinezekin.

la fotoMinbiziaren aurkako nazioarteko egunean gaixotasun honi aurrez aurre begira jarri gara, minbiziari aurre hartzen lan egiten duen Nagore Garcia de Andoinekin hitz egin dugu. Mediku pediatra da bera eta Donostiako ospitalean egiten du lan pediatria barruko onkologia eremuan. Minbizia duten haur eta nerabeekin egiten du lan orain dela hamar urtetik. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek sortutako “Tiritatxo” pertsonaiaren atzean bera dago. Bere egunerokoaz eta haurren minbiziaz hitz egin digu.

Bihar, arratsaldeko 19:30tan, Gernikako Astran hitzaldia eskainiko du Gabirel Ezkurdia politologoak eta nazioarteko analistak. Yihadismoaz solastuko du eta hitzaldian, mugimendu islamista honen inguruko egien eta gezurren inguruan hausnartuko du. Biharko hitzaldian aipatuko duena aurreratu digu Ezkurdiak.

Legegintzaldiaz kontu emateko ekitaldi berezia antolatu du EH Bilduk Atano III. Frontoian. Larunbat honetan da hitzordua eta bertan donostiarrek nahi dituzten gaiak jorratu eta edonolako galderak proposatzeko aukera izanen dute. Ez ohiko ekimen honetaz eta parte hartzearen alde Donostiako Udalak legegintzaldi honetan egin duen apostuaz galdetu diogu gaur Axier Jakari, parte-hartze zinegotziari.

Ayer se supo que el juez de la Audiencia Nacional española Eloy Velasco ha archivado la petición de la Coordinadora Estatal de Apoyo a la Querella Argentina contra los crímenes del franquismo (CEAQUA) de que se detenga a veinte excargos de la dictadura. Una decisión que hemos valorado hoy con Andoni Txasko de Martxoak 3 Elkartea. Txasko ha anunciado que en breves se presentará un recurso contra el auto de Eloy Velasco que archiva la petición de que se detenga a veinte excargos franquistas.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »