BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekarriko dizkigu hamabostean behin. Gaurkoan, Larraitz Ariznabarretak “Exilio politiko/poetikoa?” izenburua hartuta egindako hausnarketa eta Ander Lipusek euskal antzergintzaz esandakok ekarri dizkigu.

2015eko Argia saria jaso du Entzun urtekariak prentsa musikal euskaldunari bide berriak erakusteagatik. 2007an hartu zuten hilabetekaria izatetik urtekaria bihurtzeko erabakia eta ordutik urteko bilduma interesgarria kaleratzen dute liburu formatuan eta musika disko osagarriarekin. 2014 urteak zer nolako melodia izan zuen gurean, euskal prentsa musikalaren erronkak eta Euskal Herriko kultura musikalaz gogoeta egin dugu Entzuneko zuzendari Xabier Sagardiarekin.

Aiaraldea.eus komunikazio leihoak Merezimenduaren Argia saria jaso zuen iragan ostiralean eta hori, aitzakia ezin hobea iruditu zaigu Aiaraldean sortu den proiektu komunikatibo hau ezagutzeko. Izar Mendiguren eta Gartzen Garaio elkarrizketatu ditugu.

Elkarbizitza bultzatzeko jardunaldiak antolatu ditu Antxeta Irratiak Bidasoan, Lokarrirekin elkarlanean. «Bidasoan elkarbizitza» jardunaldien lehen mahai inguruan, datorren ostegunean, indarkeria jasan duten lau lagun batuko dira: Belen Zabala, Guardia Zibilak hildako Josu Zabalaren iloba; Cristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doralen alarguna; Jose Miguel Gomez Elosegui, ETAk hil zuen Francisco Javier Gomez Eloseguiren anaia; eta Fermin Urtizberea, Grupo Antiterrorista Nacional Español taldeak bahitu eta torturatua. Hondarribiko Itsas Etxean, 19.00etan, izanen da, Lokarriko Aitziber Blanco moderatzaile dela. Aitziber Zapirain, Antxeta Irratiko kideak azaldu dizkidu aipaturiko jardunaldien helburua eta nolakatasuna.

la fotoAsteburuan aurkeztu dute Bergarako gaztetxean Kitzikan Sexu askapenenerako gazte antolakunde berria. Sexu askapenerako mugimendua despolitizatzen ari dela ikusita beharrezkoa ikusi dute bultzada berri bat eman eta sustraietara jotzea. Autozentsurak gaindituz eta biktima papera alde batera utzita aldaketarako subjektu bihurtu nahi dute. Horretarako, kalea aldarrikatzen dute gune natural gisa eta disidentzia sexuala baita herrietan ere ereitea, ez soilik hiriburuetan. Bi urtetako prozesuaren berri eman digu Ibai Fresnedo gazte antolakunde berriko kideak.

Al igual que todos los primeros lunes de mes, la plataforma de jubiladas y pensionistas Duintasuna Elkartea se ha concentrado esta mañana en Donostia y Orereta para denunciar la “burla” que supone para todos y todas las personas jubiladas y pensionistas el anuncio de la subida de pensiones para este año del 0,25%. Esta nmañana hemos charlado con Santi Aldanondo, miembro de Duintasuna Elkartea.

Exerita ala zutik egin pixa? Emakume eta gizonentzako komunak ala komun partekatuak? Galdera horien jiran aritu dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzien fakultatean, oinarrizko beharrizan fisiologikoak egiteaz gainera komunetan ere generoa eraikitzen dela ulertzen dutelako. Ondorio bezala pasa den maiatzetik ez dituzte neskentzako eta mutilentzako komunak, denentzako komunak baizik, komun komunak edo partekatuak. Ekimenean parte hartu duen Xabier Fernandez ikaslearekin eta fakultate bereko Amelia Barquin irakaslearekin hitz egin dugu.

la foto 1 Kalean kantari urteak igaro ostean taberna eta bestelako antzokietan dabil orain Urko Menaia bidelagun Nagore Etxabe duela. Gitarra eta perkusioa hartuta gerturatu zaizkigu estudiora, sortzaile, kantari eta musikariei ostiraletan egiten diegun tartera. Hiru kantu jo dizkigute: “behin betiko” herri kantaren bertsioa eta Menaiaren “JT basque” eta “Hanka bat paradisuan”. Mila esker bikote!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »