BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Nerabeei zuzendutako “Crepúsculo” edota helduagoei zuzendutako “50 sombras de Grey” eleberri eta ikus-entzunezkoek bultzatzen duten emakume eta maskulinitate eredua hartu ditugu hizpide. Maitasun erromantikoan eta agresibitate maskulinoaren erotizazioan oinarritzen diren lanak dira. Honek guztiak nerabeengan duen eraginaz hitz egin dugu Gema Lasarte EHUko irakasle, Irakasle eskolako irakasle, ikerlari eta idazlearekin. Euskal literaturara begira ere jarri gara eta horrelako ereduengandik salbu gaudela adierazi digu “zorionez, euskararen normalizazioa ez dela horraino iritsi” gaineratuz.

Trás la muerte la semana pasada de la Duquesa de Alba, hoy hemos entrevistado a Javier García, Secretario de Imagen y Comunicación del SAT (Sindicato Andaluz de Trabajadores), que nos ha contado lo que la Duquesa de Alba representaba en Andalucia, en opinión de este sindicato combativo andaluz.

Gaur goizean, kalegorrian saioan, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatua elkarrizkertatu dugu. Besteeak beste, zabortegiak ixteko epeaz, hondakin geldoen biltegia Zestoako Osinbeltz harrobian eraikitzeko erabakiaz edota birziklapen datuetaz galdetu diogu Errazkini. Gainera, AHTren obrek Hernialden sorrarazi dituzten ingurumen kalteei buruz galdetu diogu. Horren harira, Iñaki Errazkinek esan du Gipuzkoako Alduandiak ez duela baztertzen AHTren obrek eragindako kalteengatik salaketa aurkeztea.

Hoy, 25 de noviembre, en Kalegorrian hemos hablado de patriarcado, de machismo y de violencia sexista, y lo hemos hecho de maneras muy diferentes. Con Furia por ejemplo, feminista y rapera, hemos hablado de todo eso a través de su música y en concreto, a través de su primer disco “No hay clemencia”. Hoy toca en el Doka Kafe Antzokia de Donostia a partir de las 21:00 horas y antes ha estado en Info7 Irratia, presentándonos algunas de sus canciones.

Ibon Arrizabalaga, Arremanitz Kooperatibako kidea da eta horrez gain, gizon taldeen sustatzailea eta berdintasunerako eragilea ere bada. Gizonek barrura begiratzeko eta rol sexistei aurre egiteko duten beharraz hausnartu dugu berarekin. Baita zeregin horretan gizon taldeek duten garrantziaz ere.

Hamalau urte pasa dira Euskararen Aholku Batzordeak eskatuta euskararen kalitateari buruzko txostena egin zutela Kike Amonarrizek,  Joxerra Garziak eta Andoni Egañak. Euskara hedatzea baina kalitatea zaintzea; zuzen, jator eta egoki egitea zer den; zer euskara mota lantzen ari garen…gogoeta bat baino gehiago jarri zituzten mahai gainean, egun oraindik oso presente ditugunak. Horien jiran aritu gara tertulian Kike Amonarriz eta Joxerra Garziarekin.

Galdakaotik bereiziko den edo ez erabakitzeko, herritarren 2.187 herritarrek hartu zuten parte Usansolo Herria plataformak antolatutako galdeketan. Horietatik 1.964k desanexioaren alde egin dute. Kontsultak ez du eragin juridikorik, baina antolatzaileak “oso harro” azaldu dira parte hartze mailarekin. Monica Mena, Usansolo Herria plataformako ordezkariarekin solastu dugu Kalegorrian.

Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak, Dispertsioaren liburuxka kaleratu zuen orain aste batzuk, mundu osoan ere zabaldu dituzte 500.000 ale. Liburuxkaren aurkezpenerako prestatu zituen testuak ahozkoran errezitatu dizkigu Patxi Zubizarreta idazleak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »