BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Egin Ayllu elkartea Gasteizko alde zaharreko hainbat bizilagunek osatzen dute. Hirigintza planen inguruan eta auzotarren kohesio sozialari begira lan garrantzitsua egiten duen elkartea da. Berriki, Javier Maroto alkateak etorkin batzuen aurka abiatutako erasoaldia batu zaie; udalburuak hizpide dituen mitoak banan bana hankaz gora jarri dituzte “Marotoren elektoralismo arrazistaren gezurrak eta zurrumurruak desegiten” izena duen txostenean eta lagenterula blogean topa daitekeena. Egin Ayllu elkarteko Zigor Olabarriarekin hitz egin dugu.

Ziburuko ikastolan dira bertako 13 haurrak, Herriko Etxeak argindarra kendu badie ere. Pasa den astean, gainera, Guy Poulou alkateak eguneko isuna 400 eurora igotzeko eskatu zuen eta polizia bidaltzeko prest zela ere adierazi zuen. Momentuz, argindarrik gabe baina ikastolan dira eta gurasoek argi dute bertan jarraituko dutela. Bertako kontakizuna egin digu Idoia Eraso kazeta.info-ko kazetariak.

Como cada primer lunes de mes, la plataforma de pensionistas Duintasuna se ha concentrado esta mañana en Donostia para denunciar los recortes que está sufriendo el colectivo de personas mayores. En concreto, con la protesta de hoy han denunciado que la subida de las pensiones del 0,25% anunciada por el Gobierno español es “un insulto” a los pensinistas y jubilados. Nos lo explica Santi Aldanondo de la plataforma Duintasuna.

p { margin-bottom: 0.21cm; direction: ltr; color: rgb(0, 0, 0); }p.western { font-family: “Times New Roman”,serif; font-size: 12pt; }p.cjk { font-family: “Arial Unicode MS”,sans-serif; font-size: 12pt; }p.ctl { font-family: “Arial Unicode MS”,sans-serif; font-size: 12pt; }a:link { }

Cementos Rezola lantegiko etxe zaharra okupatu zuten atzo Añorgako hainbat bizilagunek. Etxebizitzaren gaia pil-pilean dabil Añorgan azkenaldian, eta horren erakusle da orain gutxi sortutako “Etxi gabe” mugimendua, añorgatarrek Añorgan bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu asmoz sortua. Aldarrikapen horren baitan kokatzen da hain zuzen, atzoko okupazioa. Gaur goizean ordea, polizia eraikinera bertaratu da eta desalojo mehatxua gaur bertan gauzatu zitekeela ikusirik, azkeneran etxetik irtetea erabaki dute. Guk, Kalegorrian saioan, Mikel Esnaola gaztearekin hitz egin du. Okupazioan parte hartu du berak.

la foto“Edozein ordu izan daiteke ona gosaltzeko” argi utzi digu Gose taldeko Ines Osinagak Gosariak proiektu berria aurkeztean. Joseba Sarrionaindiaren letrak, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen marrazkiak eta Goseren musika barnebiltzen ditu proiektu honek. Gose, Sarri…GOSARIAK; hortik izena. Zuzeneko lehen aurkezpena Durangoko azokako Ahotsenean egingo dute eta udaberri aldera hasiko dira gainerako eskenatokietara igotzen.

Ostiralero bezala, Ander Suberbiola gure kolaboratzaileak Donostiako Kronika egin digu, Kalegorrian saioan. Besteak beste, oposizioak egin duen barrutien proposamenqaz hitz egin digu Suberbiolak eta horren harira, Harkaitz Aranburu, Amara Bai auzo elkarteko kidea elkarrizketau dugu.

Guy Poulou Ziburuko auzapezak bere hitza bete eta argindarra moztu dio Kaskarotenea ikastolari. Laida Mugikak, Kaskarotenea ikastolako zuzendariak baieztatu duenez ordea, horrek ez du eragotziko astelehenean Ziburuko ikastolako 13 ikasleak eskolara joatea. Hori bai, Mugika oso kezkatuta azaldu da alegorrian saioan egin diogun elkarrizketan eta azaroaren 8ko manifestazioak egoera desblokeatzeko balio behar duela esan digu.

Tomas Zumalakarregi berpiztu eta zonbien gidaritzapean jarri ostean edota Joxe Antonio Agirre lehendakaria Partido Nazionalista Banpiroko buruzagi izendatu eta gero, Antso Handia eta ezker abertzalea momia bilakatuta ikusiko al ditugu? Trilogiaren azken atala dagoeneko buruan dute Ataun of the Dead eta Joxean´s hil eben eko egileek baina momentuz egindakoarekin disfrutatzen ari dira. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariekin solasean aritu gara euren ibilbideaz eta oro ar, beldurrezko, fantasiazko zein umorezko zineaz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »