BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Hauteskunde kanpaina hasierari begira jarri gara tertulian Unai Gartzia historialariarekin eta Inaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin. Lau herrialdeen erradiografia egin dugu baina bereziki Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa aipatuz. Hauteskunde kanpaina hasiera markatu duen lau gazte independentisten atxiloketak ere aipatu ditugu.

Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Hernan.

Hainbat gurasok LOMCE legeari ezetz argi esan diote aste honetan, ezarritako azterketak egiteari uko eginez. Ikastolen elkarteak 3. mailako froga praktikan ez jartzeko eskatu dio Jaurlaritzari eta bertako hezkuntza sailburu Cristina Uriartek berriz, defendatu egin du 8 urteko haurrei egin beharreko proga. LOMCE legeari gurean ematen ari den erantzuna hizketa gai izan dugu Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Maite Ubiria, Edurne Eguino e Iñaki Anasagasti.

Lehenik eta behin, gazte independentisten aurkako azken epaiari eta atxiloketei begira jarri gara tertulian  Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituarekin. Euskal kulturgile hainbaten babesa jaso duen “Free Otegi, free them all” kanpaina ere aipatu dugu eta amaitzeko, Frantziara begira jarri gara, zerbitzu sekretuak indartuko dituen legea izan dugu hizpide.

PSE, EH Bildu eta UPyDk onartu berri duten EAErako etxebizitza lege berria hartu dugu hizpide tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin eta Itziar Ituño aktorearekin. Legeak ekar ditzakeen berrikuntzak eta erreakzioak aipatu ditugu, besteak beste, lege honek “dei efektua” egingo duela esanaz Jaurlaritzako bozeramale Josu Erkorekak esandakoak.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Mikel Zubimendi.

Buruko gaitzei begira jarri gara gaur tertulian Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarkein eta Grazi Etchebehere erizainarekin. Eskizofrenia edota nahaste bipolarra ezezagunak ditugu akaso, depresioak berriz gero eta zabalduagoak gurean. Baina bata zein bestea, ulertzen al ditugu buruko gaitzak? Burua ere gaixotu daitekeela eta burua “galdu” dezakegula onartzen al dugu? Alpeetako hegazkinaren gertakariak edota Bartzelonan ikasle batek bere irakaslea hil izanak, besteak beste, zer pentsatua eman digu eta gogoeta hauek mahai gainean jarri ditugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »