BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Asteburuan Donostian egindako “Konpromiso eguna”ri heldu diogu eta herri harresiak, Libre dinamikak, eskubide zibil eta politikoen defentsa, desobedientzia borroka tresna bezala aztertu ditugu Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin eta Markel Ormazabal Aztikerreko soziologoarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, César Manzanos y Jose Luis Úriz.

Arrazakeriarekin lotuta eta zenbait migratzaileren aurka Javier Maroto alkateak azken hilabeteotan giroa gaiztotu ondoren, elkarbizitza aniztasunean bizitzeko ekimena jarri zuen martxan Gora Gasteiz ekimenak joan den azaroan. Hamaika ekimen burutu ostean larunbat honetan izango den Gora Gasteiz egunarekin borobilduko dute, egun horretan Gasteizko erdigunea hartzeko deia egin diete kultura eta kolore anitzeko hiria maite dutenei. Gora Gasteiz ekimenaz, larunbateko egunaz eta kultur eremutik egindako ekarpenaz gogoeta egin dugu tertulian Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragilearekin eta Unai Gartzia historialariarekin.

Gero eta datu objetibo gehiago daude azpiegitura erraldoi hau zalantzan jartzen dutenak, Frantziako azken inkesta publikoa edota errentagarritasun ekonomikoaz Europatik iritsi berria, besteak beste. Hala ere, obrek aurrera jarraitzen dute, eragindako kaltea handia da eta hau guztia salatzeko mobilizazioak deituta daude egunotan gurean. AHTa geratzeko arrazoiez eta azpiegituraren aurkako mugimendu sozialaz gogoeta egin dugu tertulian Sonia Gonzalez LAB sindikatuko kidearekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin.

Krisian al dago demokrazia ordezkatzailea? Parte hartze prozesuek herritarrak ahaldundu edo ahuldu egiten dituzte? Parte hartzearen kulturan etxekolanak denentzat? Herritarren eta erakundeen arteko harremanez Berria egunkariak egunotan kaleratu duen artikulu sorta hizpide hartu dugu tertulian Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Inaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin.

Independentzia 18 hilabetetan gauzatzeko bide orria adostu dutela eta, Kataluniara begira jarri gara lehenik ondoren gure herrira begira jartzeko. Burujabetza prozesuen estratejia beharraz eta subjektuen arteko artikulazioaz gogoeta egin dugu tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin.

Aste Santuen atarian gure opor egutegiari begira jarri gara. Santuen jiran antolatutako opor egutegia da gurea eta laikotasunak eta erlijio aniztasunak gero eta presentzia handiago duen arren gurean, eliza katolikoaren eragina handia da gure ospakizunetan. Aberri Eguna bera ere Jesukristoren ustezko erresurrekzio egunean egiten da urtero. Egungo jai egunak zergatik dira jai egun, zeren araberako jai egunak eduki nahiko genituzke? Lan horretan jarri ditugu tertulian Itziar Ituño aktorea eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariaria.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, César Manzanos y Jose Luis Úriz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »